Bilboko aratusteetako pertsonaiarik ospetsuenak, Farolin eta Zarambolas, Xabier Aburruzaga trikitilaria eta Miren de Miguel soprano, aktore eta autorea izango dira, hurrenez hurren. 1984ko Aratusteetan sartu zen Farolin eta Zarambolasen epaiketa, aratuste tradizional eta baserri-girokoetan ohikoa zen urteroko pertsonaia gaiztoa epaitu eta zigortzearen eredua parodiatuz. Bilboko Aratusteetan jaia, tradizioa eta herritarren partaidetza izango ditugu 6 egunez, otsailaren 28an hasi eta martxoaren 5era bitartean. Pozik agertu dira biak prentsa aurrean. Usadioari jarraipena emanez, aurten Farolin eta Zarambolasi egingo zaien epaiketa martxoaren 1ean izango da, barikuan, 19:30ean, Plaza Berrian kokatuta dagoen karpan. Epaiketaren ostean, 20:00etan, Santiago plazan, egingo zaie jendaurreko laidoa bi pertsonaia horiei; ikuskizunarekin batera, aratusteetako usadiozko koplak kantatuko dira.
Deskargatu hemen.