“Stereo” pieza publikoa eta pribatuaren arteko joan etorria

“Asko gustatzen zait publikoari pertsonaia nola eraikitzen dudan erakustea.” Horrela idatzi du Miren Gaztañagak “Stereo” piezaren inguruan plazaratutako liburuan. Gaurkoan plazer bikoitza eduki dugu, pieza ikusi eta Miren Gaztañagarekin eta Ainhoa Jauregi batera solasean arituko gara. Kafe Antzokian “Stereo” pieza eskaini ostean, laburpena ekarri dugu irratira. 2009ko azaroan estreinatu zuen “Stereo” pieza, BAD jaialdiaren barruan, pieza kutuna dute oso barrutik ateratako pieza, hamar urte pasata oraindik  taularatzen dutelako. Maskulinitate eta feminitatearen arteko dantza. Hainbat gauza jartzen ditu zalantzan piezak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Xabi Aburruzaga Farolin eta Miren de Mguel Zarambolas prest inauterietarako

az. Ots 27 , 2019
Bilboko aratusteetako pertsonaiarik ospetsuenak, Farolin eta Zarambolas, Xabier Aburruzaga trikitilaria eta Miren de Miguel soprano, aktore eta autorea izango dira, hurrenez hurren. 1984ko Aratusteetan sartu zen Farolin eta Zarambolasen epaiketa, aratuste tradizional eta baserri-girokoetan ohikoa zen urteroko pertsonaia gaiztoa epaitu eta zigortzearen eredua parodiatuz.  Bilboko Aratusteetan jaia, tradizioa eta herritarren […]

Honekin lotuak