Gaurkoan Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri ekonomialariekin batera Amaia Lekunberri kazetaria izan da lanaren ekonomia saioan. Kointura atalean Espainiako kongresuak azken legealdian egindako aldaketen inguruan aritu dira. Egitura atalean Carolina del Olmok 2013an argitaratuta “¿Donde está mi tribu?: Maternidad y crianza en una sociedad individualista” liburua izan dute hizpide. Saioa amaitzeko Amaia Lekunberrik argia astekarian Martxoaren 8ko grebaren harira zaintza gatazkaren inguruko erreportajea ekarri digu.
Deskargatu hemen.
Sindikal Agenda.
Martxoak 1
- Gipuzkoako nagusien egoitzetako langileek grebari ekin diote 19 eguneko txanda berri batean, martxoaren 10era arte @ELAsindikatua #erresidentziakborrokan
- @tabakalera-ko langileek, greban jarraitzen dute @bitartekariakM #bitartekariakmartxan
- Greba mugagabean daude Navarplumako langileak, mehatxuen eta erabateko prekarietatearen aurka @ELAsindikatua
- #M8 Greba feministaren prestaketa lanak direla eta, hainbat topaketa ari dira
- Gipuzkoako epaitegi eta komisaldegietako garbitzaileek greban jarraitzen dute @ELAsindikatua @LABZerPribatuak @ESKsindikatua @ugteuskadi #garbialdi
- @LABsindikatua|ren ekitaldia Gasteizen, martxoaren 3ko langileen sarraskiaren urteurrenean, 12etan M3ko plazan
- @LABsindikatua|ren ekimena M8ko greba feministari begira, 11:00etan kalejira egingo dute Eusko Jaurlaritza – Aldundia – El Corte Ingles – Epaitegiak ibilbidean.
- Iruñean, XILEMA enpresan, haurdunaldia babesgabe uzteko politikaren aurkako elkarretaratzea egingo da, 15:30etan Medikuen Elkargoan @LABsindikatua
- Euskal Eskola Publikoko jantokietan akordioa sinatu dute @ccooirakas @zerbitzuakccoo @LABsindikatua @ugteuskadi @FeSP_UGT_Euskadi. @ELAsindikatua kritiko agertu da eta martxoaren 20, 21 eta 22an greba egingo du.
- Gizarte ekimeneko ikastetxeetako langileek 10 eguneko greba egingo dute ikasturtea bukatu bitartean. Greba egunak martxoak 12-15, apirilak 1-4 eta maiatzak 8-9 izango dira @ccooirakas @zerbitzuakccoo @LABsindikatua @ELAsindikatua @ugteuskadi @FeSP_UGT_Euskadi @STEILAS_
Martxoak 2
- Lantegi Batuak enpresako langileek martxoaren 20, 21 eta 22an greba egingo dute; martxoaren 2, 16, eta 30rean, manifestazioak @lantegiB @ELAsindikatua @LABsindikatua @CCOOeuskadi @ugteuskadi #LantegiBatuakBorrokan
Martxoak 3
- M3aren urteurrena Gasteizen. Manifestazioa @LABsindikatua @ELAsindikatua @ESKsindikatua @STEILAS_
Martxoak 4
- Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea, Bilboko Udaletxearen aurrean, 12:00etan. Gasteizen ere hala izango da.
- Etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileak borrokan daude. Manifestazioa egingo dute Bilbon, 19etan Foru Aldunditik @ELAsindikatua @LABsindikatua @ugteuskadi @LSB_USOEuskadi
Martxoak 5
- DIA saltokietako langileek greba egingo dute Martxoaren 11tik aurrera, greba mugagabea @ELAsindikatua @LABsindikatua
- Greba Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntzan @ELAsindikatua @LABsindikatua @ugteuskadi @LSB_USOEuskadi
Martxoak 6
- @SATSE_Euskadi|ren agerraldia Legebiltzarrean, Osakidetzako lanbide karreraren inguruan.
- Greba Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntzan @ELAsindikatua @LABsindikatua @ugteuskadi @LSB_USOEuskadi
Martxoak 7
- @SATSE_Euskadi|ren agerraldia Europako Parlamentuan, sendagai arriskutsuekin lan egiten duten osasun langileen segurtasuna babesteko Estatu mailako lege bat aldarrikatze
Martxoak 8
- Greba orokor feminista, 24 ordukoa.