Azaroaren 23tik abenduaren 2ra  ospatuko da Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia. 37.edizioa da aurtengoa, Josu Camara talde eragileko kidea batu zaigu saiora eta azpimarratu du Europako jaialdi zaharrenetakoa dela. Hala bada, Euskal Herriko taldeez gain, atzerrikoak ere izango dira Nazioarteko Txotxongiloen Bilboko Jaialdian. Hainbat herritatik iritsiko dira, Argentina, Italia, Grezia edo […]

Aste honetako Argiaren errepasoa egin dugu lander Arbelaitzekin batera.  Frantzian soldadutza berrezartzearen inguruko erreportajea; Mona Chollet, Le Monde Diplomatique egunkariko kazetari eta saiakera idazleari egindako elkarrizketa eta Trumpek iragarritako INF itun nuklearretik irtengo denaren analisia, besteak beste. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181122_argia.mp3 Deskargatu hemen.  

Garik Beste denbora batean bilduma berria aurkeztu du. Eguneroko kontu txikien inguruan kantatu du. Bilboko Arte Ederren Museoak euskal artearen azken hamarkadetako ibilbidearen inguruan prestatu duen erakusketa antologikoan egin du aurkezpena 1968tik gaur egun arteko diskoen artean. Musika estiloan jarraipena izan duen arren, soinuaren norabidean nabari da, akaso,Gariren disko berria […]

Berrizen jokatutako Bizkaiko Bertsolari txapelketaren aurreneko finalaurrekoa ekarri digute Ibon Burgoak eta Erlantz Ibargurengoitiak. Sorpresa handirik ez zen izan, eta Miren Amuriza izan zen saioaren irabazlea; horrenbestez, finalean izango dugu kantuan bertsolari berriztarra (aurreneko sailkatua). Taulagainean izan ziren sei bertsolarien kantuak prosazko jardunarekin uztartuta aurkituko dituzue (aukeraketa diktatorialean), Berrizen bertan […]

Euskara Jendea irratia atalean izen bereko liburuan barrena bidaiatzen dugu Xamarrekin. Gaurko atalean Paul Broca sendagile eta antropologoa ezagutu dugu. Broca giza garunari buruz egindako lanengatik da ezaguna. Hizkuntza gaitasuna garuneko leku jakin baten menpe zegoela frogatu zuen. Antropologoa ere bazen eta  1859an Parisko antropologia elkarteko aldizkarian euskaldunei buruzko lanak […]

Aljeriako Rachid Taha kantaria iragan irailaren 18an hil zen Parisen. Lyonen hazi zen eta aljeriar musika zein rockean ezarri zituen sustraiak. Gaurko urrezko kantua berak moldatutako Rock El Cashbah izan da, The Clash taldearen abestiaren bertsio ederra. Gero Charles Trenet-en Douce France entzun dugu, baita Taharen bertsioa ere. Horrek 1986an […]

Hesian taldeak zortzigarren lana “hasiera” deiturikoa aurkeztu berritan irratira bisita egin digute. Fran batu zaigu saiora. Zortzigarren lanak ibilbide ezberdina izan du, izan ere, lehenengoz ekoizle batekin lan egin dute, Juan Blasekin. Berria ere Madrilen grabatu dutela lana. Hitzei dagokionez inoiz baino biluziago agertuko dira. Diskoak musikalki beste norabide bat […]

Gaurko saioan Iñaki Urrestarazu ekialde hurbileko gakoak azaltzen jarraitu du, Irakekin jarraituko dugu pasa den egunean azaldutakoari segida emanez, eta halaber aipatu nahi dugu era laburrean, duela egun batzuk, Israel eta palestinarren artean izandako gatazka gogorra. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181121_Zer_gertatzen_da%20_ekialde_10.mp3 Deskargatu hemen.  

“Inor ez delako profeta bere Mendean, Gabriel Aresti egunean”  saiakera argitaratu berri du  Asier Amezagak, Erein argitaletxearen eskutik. Irratian izan da Amezaga eta, azaldu digunez, Gabriel Aresti behin eta berriz azaleratzen den poeta dugu, eta berak haren “izenaren eta poemen errepika eta errepliken gaineko hausnarketa” plazaratu du… horrela dio liburuaren […]