BERBAZ: Selam aske pentsatzen, sormena bizi

Zinebi 60-ko aurkezpenean ezagutu dugu. Jori-jori hitz ederrak bota zituen, barrutik. Generación anti-todo-n (Eskorbuto taldearen historia eta eragina aztertzen duen film-dokua) aktore moduan aritu da estreinakoz (“esperientzia aberasgarria, asko ikasi dut, barrutik bizi filma bat zelan egiten dan eta”).

Zer da, ba, punky izatea? Estetika edo musika estilo batetik harago, aske pentsatzeko eta bizitzeko grina berezia izan daiteke. Askatasun oso-osoa existitzen ez bada ere, uste duguna baino sinpleagoa da bizitza. Nahi dugun horretan aritzea eta ikastea, horra kakoa.

Batxilergo artistikoa ikasten dute Ibarrekolandako institutuan. Han ere, ikas-taldearengandik ikasi lezake batek gehien. Musika, pintura, dantza (bereziki dantza, “jaiki bezain laster eta lotaratzeko ordura arte, ikasle, irakasle, bai pozik nabilenean edo bajuxeago, dantzazale itzela”), idaztea (“ideiak, asmoak, beldurrak, sentipenak, zalantzak, idazteak lagundu egiten nau”) eta bestelako sortze eta konpartitze moduetan sakondu nahi du Selamek. Argi dauka. Beraz, helduko da inora, bai horixe!

Entzun!

Kantak:

Etsipena (Berri Txarrak)

Elektrizitatea (Zea Mays)

Adiós, reina mía (Eskorbuto)

Erreferentziak:

Generación anti-todo

Nada

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Biba bertso-saio esperimentalak!

og. Urt 17 , 2019
2019ko errege egunez, Ondarruko Bekozinin, bertso-jaialdia antolatu zuten, eta Fernando Agirre Zenbatgarakide-laguna bidali genuen grabazio-lanak egitera. Jaso dugu grabazioa eta aukeraketa diktatoriala egin eta gero…. osatu dugu gaurko saioaren atal bat. Bigarren atalean 2018ko azaroaren 29an, Basauriko Marienea Emakumearen Etxean egin zuten saioa dugu. Bertara bidali genuen beste Zenbatgarakide-lagun bat: […]

Honekin lotuak