Galder Perezek eta Chema Trujillo antzerki gidoigileek irabazi dituzte aurtengo Cafe Bar Bilbao teatro laburreko sariak. Antzezlanen abiapuntua da gidoia. Gidoirik gabe ez dago obrarik; eta, ondorioz, ez dago taularatzeko lanik. Ideia horri tiraka sortu zuen duela hamasei urte Mikel Martinez aktore eta Tartean Teatro antzerki konpainiako kideak Cafe Bar Bilbao gidoi sariketa. Euskarazko lana Galder Perezek jaso du Lurrin Minez antzezlanagatik. Hiru marikaren arteko drama psikologiko, sozial eta sexuala da. Chema Trujillok Insider lanagatik jaso du saria. Gai deserosoa hartu du hizpide: pederastia. Bruno da bakarrizketako protagonista, eta bere logela intimitate babesleku hartuta, 11 urteko neskatxa limurtu nahian dabil internet bidez. Cafe Bar Bilbao teatro laburreko sari honen ezaugarri nagusia formatu txikiko antzezlanak laguntzea da eta gidoigintza bultzatzea. Gainera, Lautan Hiru Bilboko Zazpikaleetako antzerki laburreko jaialdiaren baitan Galder Perezen Lurrun Minez antzezlanaren irakurketa dramatizatua egingo da datorren otsailaren 7an.
Deskargatu hemen.