LANAREN EKONOMIA: Lan harremanen kontseiluko txostena eta mundu mailako soldatak aztergai

Gaurko Lanaren Ekonomia saioan egitura atalean Lan harremanen kontseiluak 2018ko txostena aztertu dute Jon Bernat Zubiriak eta Endika Alabort Amundarainek. Eustaten hiruhileko kontuen aurrerapenaren arabera,%2,8 izango da 2018ko bigarren hiruhilekoko EAEko BPGaren urte arteko hazkundea (%3,1 aurreko hiruhilekoan). Txosteneko datuak aztertu eta ondorioak ekarri dizkigute. Bestetik koiuntura atalean mundu mailako soldatak aztertu dituzte. Saioa bukatzeko Argia astekariko Amaia Lenkunberrik Bangladeshko ehunduntzako lan gatazkan ekarri du, ehungintza sektoreko milaka langilek astebetetik gora dihardute greban Bangladeshen. 50 lantegi inguruk itxi dituzte ateak, eta poliziak istiluetan erabilitako indarkeriak hildako bat eragin du.

Testua osorik irakurtzeko klikatu hemen.

Deskargatu hemen.

Agenda sindikala:

Urtarrilak 18

  • Azkoiengo Huerta de Peralta enpresan langileak greban darraite @LABnafarroa
  • @tabakalera-ko langileak, @bitartekariakM greban jarraitzen dute #bitartekariakmartxan
  • EAEko gizarte ekimeneko ikastetxeko irakasleak greban daude hilaren 16tik. Elkarretaratzeak Gasteizen (Posta plaza), Bilbon (Bizkaia plaza) eta Donostian (Kristau Eskola aurrean), 12:00etan @ccooirakaskuntza @STEILAS_ @labirakaskuntza @ELAhezkuntza @UGTirakaskuntza #Gizarteekimenaborrokan
  • “Konponbide garaia da, Orain presoak” lemapean elkarretaratzea egingo da goizeko 11:30etan Bilbon, Moiua Plazan @ESKsindikatua @ugteuskadi @ELAsindikatua @LABsindikatua @CNTsindikatua @CGT_LKN_Bizkaia @STEILAS_ EHNE, HIRU eta ETXALDE
  • @SATSE_Euskadi|k Gasteizko autobus geltokian sinadurak biltzeko mahaia jarriko du Erizaintza Ratioen Herri Ekimen Legegilea lortze aldera. Bilbon sindikatuaren egoitzan izango da.
  • Martxoak 8ko greba feminista dela eta asanblada irekia egingo da Bilbon, Ekoetxean, 18:00etan @M8EuskalHerria

Urtarrilak 19

  • Santurtzin Ezkerraldeko Greba Feministaren 2. asanblada egingo da, Las Viñas ikastetxean, 10:15etan @M8EuskalHerria
  • Pentsio duinen aldeko manifestazioa egingo dute Bilbon, arratsaldeko 17:00etan. Gran Via 50 zenbakitik irtengo da

Urtarrilak 21

  • EAEko gizarte ekimeneko ikastetxeko irakasleak greba dela eta, kotxe karabanak egingo dira goizean @ccooirakaskuntza @STEILAS_ @labirakaskuntza @ELAhezkuntza @UGTirakaskuntza #Gizarteekimenaborrokan
  • Bilbobuseko langileek greba mugagabea hasiko dute @ELAsindikatua @LABsindikatua @CCOOeuskadi @ugteuskadi @LSB_USOEuskadi
  • Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea astelehenean izango da, Bilboko Udaletxearen aurrean, 12:00etan. Gasteizen ere hala izango da.
  • Gipuzkoako epaitegi eta komisaldegietako garbitzaileek grebarekin jarraitzen dute, eta hainbat elkarretaratzeak egingo dituzte @ELAsindikatua @LABZerPribatuak @ESKsindikatua @ugteuskadi #garbialdi
  • Etxeko langileen lan-istripuak aitortuak izateko elkarretaratzea, Osakidetzak Bilbon duen eraikinaren aurrean (Rekalde zumarkalea, 39), 10:30retan @ath_ele

Urtarrilak 22

  • EAEko gizarte ekimeneko ikastetxeko irakasleek manifestazioa egingo dute Gasteizen, Bilbao Plazatik irteten, 11:30etan @ccooirakaskuntza @STEILAS_ @labirakaskuntza @ELAhezkuntza @UGTirakaskuntza #Gizarteekimenaborrokan
  • Gipuzkoako suhiltzaileen elkarretaratzea Donostian, Gipuzkoa Plazan, Aldundiaren aurrean, goizeko 9:00etan, Iñaki Igerategi kaleratutako lankidearen berronartzea eskatzeko @LABsindikatua
  • Gipuzkoako epaitegi eta komisaldegietako garbitzaileek grebarekin jarraitzen dute, eta hainbat elkarretaratzeak egingo dituzte @ELAsindikatua @LABZerPribatuak @ESKsindikatua @ugteuskadi #garbialdi

Urtarrilak 23

  • EAEko gizarte ekimeneko ikastetxeko irakasleek elkarretaratzeak egingo dituzte Gasteizen (Posta plaza), Bilbon (Bizkaia plaza) eta Donostian (Kristau Eskola aurrean), 12:00etan @ccooirakaskuntza @STEILAS_ @labirakaskuntza @ELAhezkuntza @UGTirakaskuntza #Gizarteekimenaborrokan
  • Azkoiengo Huerta de Peralta enpresako grebalariak ezohiko agerraldia egingo dute Nafarroako Parlamentuan
  • @SATSE_Euskadi|k Gurutzetako Ospitalean sinadurak biltzeko mahaia jarriko du Erizaintza Ratioen Herri Ekimen Legegilea lortze aldera. Gasteizen, Arriagako merkatuan

Urtarrilak 24

  • EAEko gizarte ekimeneko ikastetxeko irakasleek elkarretaratzeak egingo dituzte 8:45etan ikastetxe guztietan eta 11:00etan erreferentziako zentroetan @ccooirakaskuntza @STEILAS_ @labirakaskuntza @ELAhezkuntza @UGTirakaskuntza #Gizarteekimenaborrokan
  • Urtarrilaren 24rako, #Barakaldoko #Kbus autobus zerbitzua greban izango da.
  • Gipuzkoako epaitegi eta komisaldegietako garbitzaileek grebarekin jarraitzen dute, eta hainbat elkarretaratzeak egingo dituzte @ELAsindikatua @LABZerPribatuak @ESKsindikatua @ugteuskadi #garbialdi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: SUGAIDRAGOITXOA

ol. Urt 18 , 2019
Hodei eta Lur astebururo mendira joaten dira lagunekin. Lur beti lehena heltzen da totontorrera baina hodeik nahiago du astirago joatea lagunekin berba egiteko. Zuek ahal zarete mendira? https://bilbohiria.com/docs2/2019/gaurezdagoeskolarik/47-gaurezdagoeskolarik_sugaidragoitxoa.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak