T4 elkartea 2010etik urtero sexu praktikei buruz egiten duen inkestaren emaitza dira, Txostenak, 15 urtetik 20 urte arteko 475 gaztek iazko Bilboko Aste Nagusian emandako datuak biltzen ditu. Harreman motak, sexu praktikak, maiztasuna eta preserbatiboen erabileraren datuak ageri dira bertan. Datuen artean aipagarriena preserbatiborik erabiltzen ez duten gazte kopuruaren igoera […]
“Hiru emakume” antzezlanak izen bereko Silvia Plath idazlearen poema bilduma du oinarri. Amatasunaren inguruko poemak dira. Poema hori antzezlan bilakatu du Mireia Gabilondo antzerki zuzendariak. Ylenia Baglieto, Ane Pikaza eta Ainhoa Etxebarria aktoreak daude. Azken honekin hitz egin dugu. Antzezlanaren gai nagusia amatasuna da, eta antzezle bakoitzaren ahotsak amatasun hori […]
Aupa lagunok! Interesgarria benetan gaurko saioa, soinu lakarrak Londoneko Shame taldearen eskutik eta elektronikoagoak MGMT taldearen Little Dark Age euren azken diskoan biltzen dituzten kantuokin. Tartean Liher, disko berria plazaratu duelako aitzakiarekin pare bat kantu, euren artean duela gutxi single bezala kaleratu zuten Sismografoa eta lurrikara kantua biribilarekin. Mitski berriz […]
Nutrizio eta elikadura izan ditugu mintzagai On ekin nutrizioaren eskutik. Andrea Larrea nurtrizionista light produktuen inguruan mintzatu da. Light bezala izendatzen diren elikagaiek, bere erreferentziazko elikagaiak baino energia portzentaje txikiagoa dutenak dira. Light produktu bat sortzeko beharrezkoa da merkatuan dagoen elikagai batetatik abiatzea, horrela bakarrik etiketatu ahal izango da light […]
Aquesta setmana en Cesc ens parla de Tabàrnia i els seus vincles amb l’ultradreta. L’Albae ens descobreix el poeta empordanès del segle XV Pere Torroella. I, com que som en setmana del 8 de març, recuperem el Racó de les Lletres que la Jorja va fer sobre Maria Mercè Marçal, […]
Aste honetan, gure berrien eskaintza txikia konpontzen saiatuko gara, umore onarekin. Kotxe autonomoak, Europar Batasuna edo 5Garen zabalkuntza izan dira protagonistak. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin jorratzen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean246.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurkoan Amaia Urrejola sexologoarekin desira errotikoen inguruan mintzatu gara. Desira erotikoa kantitatearen ikuspegitik bakarrik ikusten badugu, desira erotikoa oso ideia konkretu batera murrizten dugu. Ezberdintasunak daude gizonezkoen eta emakumezkoen desiraren artean, baina argi izan behar da desira ez dela kantitatearen arabera neurtzen den zerbait, emozio bat baizik. Ezberdintasun biologikoak dauzkagu […]
Apirilaren 23tik 29ra bitartean, Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren XI. edizioa izango da Azkuna Zentroan. ‘Naturara itzultzea. Utopia literarioa ote?’ titulupean, jaialdiak literatura garaikideko idazlerik ospetsuenak bilduko ditu berriz. Naturaren defendatzaile unibertsala eta ‘Walden’ eta ‘Desobedientzia zibila’ lanen egilea izan zen Henry David Thoreau jaio zela berrehun urte betetzen […]
Roy Orbisonek 1964an argitaratutako kanta dugu Oh, Pretty Woman, bere hit handiena izango zena, kalean behera pasatzen ikusi duen neska eder bati buruzko kanta erromantikoa. Bera bezain bakarrik ote dagoen galdetzen du Orbisonek bere ahots melankoniatsu ezaugarriarekin. Bigarren dizdiraldia izan zuen kantak 1990ean izen bereko filmaren soinu bandan doinu nagusi moduan […]
Gizarte baliabideek bizi duten saturazioagatik ardura erakusteko protesta ekintza burutu du Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak, Bilboko Udaletxe parean. Gizarte-bazterketa sufritzen duten pertsonen, migranteen edota errefuxiatuen kasuetan egoera larria bizi dute. Pertsona hauei denbora luzean ez zaie jaramonik egiten eta Bilbo tamainako hiri batean ulertezinak diren egoerak gertatzen ari direla adierazi […]
