LANAREN EKONOMIA: Alokairuen krisia eta etxebizitza kooperatiboen Abaraska proiektua

Gaurko saioan Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri Rey berriro bildu dira bi gai aztertzeko. Alokairuen krisia aztertu dute, batetik, prezioen igoera eta eskaintza eta eskariaren arteko arrakalak aztertu dituzte, Euskal Herrian dauden etxe hutsen kopurua altua dela nabarmenduz. Bestetik, pentsioen auzian emakume eta gizonen artean ematen diren ezberdintasunak azaldu dituzte: emakumeek gaur egun lan prekarioagoak dituzte eta horrek ondorio zuzenak ditu pentsioetan. Bukatzeko Abaraska proiektuaren inguruko xehetasunak eskaini ditu Xalba Ramirezek, etxebizitzaren arazoari erantzun berri bat ari dira entseatzen Donostiako Abaraska proiektuko kideak.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Caostica film labur eta bideoklipen jaialdia abian da

ol. Eka 1 , 2018
Ekainaren 1etik 11ra burutuko da Caostica film laburren, bideoklipen eta animazioko lanen hamaseigarren jaialdia, Bilbon. 12 herrialdeetako 54 lan aurkeztu dira jaialdira. Gaur izango da irekiera ekitaldia Bilborock aretoan  bertan Los Ganglios,  Dj Mimoloco & VJ Anisakis kontzertua izango da. Ondoren leku anitzetan izango dira proiekzioak: Anti liburu dendan, Mariaren […]

Honekin lotuak