Fiare banku etikoa, ekonomiaren beste ikusmolde bat Juan Garibi zuzendariaren eskutik

Euskal Herriko lehen banku etikoa da Fiare, eta ONCE fundazioak ematen duen elkartasun saria jaso berri du. Ander Cornejo kolaboratzaileak Juan Garibi elkarrizketatu du Fiareko zuzendaria. 2005ean abitu zen Fiare proiektua, eta azken urteetan hazkunde handia izan du. Banku etikoaren fenomenoa duela hogeita hamar urte abiatu zen Hegoaldeko herrialdeetan, Bangladeshen, gerora Hego Amerikara eta Europara hedatzeko. Euskal Herrian, Mundubat euskal Gobernuz Kanpoko Erakundea, FIAREko kide eta euskal banku etikoaren sustatzaile dena, aitzindaria izan da mikrokreditu famatuen kasuan, Bilboko Alde Zaharreko Santa Maria kalean dute egoitza eta, Juanek azpimarratu digunez, webgunearen bitartez egin daitezke eragiketak. Banku etikoak, batez ere Euskal Herrian aurrera egin nahi duen banku ekimen sozial eta solidarioak, pertsona orok krediturik lortzeko duen eskubide unibertsala ahalbidetzea du helburu eta arreta berezia eskaintzen die ohiko bankuetan krediturik jasoko ez luketen ekimenei.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bizitza da handiena ekimena, Garazi Arrula eta Alternatiben Herria Aste honetako Argian

og. Mai 31 , 2018
Aste honetako Argiaren errepasoa  egin dugu ostegunero bezala, Lander Arbelaitzekin batera.  Bizitza da Handiena ekimena, Garazi Arrulari autoitzulpengintzaz eginiko elkarrizketa eta larunbatean Iruñean burutuko de Alternatiben Herria izan dugu mintzagai. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180531_LanderArbelaitz.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak