Bilboko euskaltzale mugimenduak, Bilboko udalak eta hainbat entitatetako ordezkariek agerraldia egin dute Pergolan, bilbotarrak Euskaraldian parte har dezaten deialdia eginez. Hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera bultzatzea helburu duen ekimena antolatzeko Bilbon hainbat batzorde eta lan talde martxan daudela azaldu dute bozeramaleek. Euskal Herri osoan egingo den ariketan Bilbo ere buru-belarri murgilduko dela azpimarratu dute.
Ekainaren 3an, Igandean, ospatuko da Lekeition Euskal Eskola Publikoaren aurtengo festa “Zapran gagoz” lelopean. Zapran gagoz arrantzaleek erabiltzen duten esamoldea arrantza zorte ona izaten dutenean erabiltzen da, egun Lekeition asko erabiltzen den esamoldea da. Eskola publiko Euskal Herriko hezkuntza sistemaren ardatza izan behar dela azpimarratu dute gaur jaiaren aurkezpenean. Iganderako […]