1984ko Martxoaren 19an Pasaian jasotako gertaerak ditu oinarri “Pasaiako badia” dokumentalak. Bertan , poliziak Jose Mari Izura, Rafa Delas, Dioni Aizpuru eta Pedro Mari Isart hil zituen. Gorpuek guztira, 113 bala zulo zituzten. Dokumentalean, hildakoen senideak eta hainbat pertsonen testigantzak batu dituzte. Ikerketa lana, zehaztasuna eta sakontasuna ditu oinarri dokumentalak. […]

Basilia Goenaga, amama. Petrikilo batek esandako ukenduek bizitza salbatua, eta ondoren ukendugile bihurtua. Bekatua zen sasoi batean, herriko medikuak jazarria. Urrutiko intxaurrak zaratak hamalau, gerturatu ezkero han soilik dira lau. Norberarengan eta inguru gertuan dugula osasuntsu bizitzeko behar dena. Eta zoriontasuna, gehituko dugu. Artean belarrak, medikuntza ofizialaren ondoan, lagungarri. Zein […]

Pitxitxik bizitza alai-alaia izan zuen eta heriotza tristea. Antza, jokalari magiko hark, azken partidan eskainitako numeroak epel utzi zuen ikuslegoa eta erantzuna garrastu egin zitzaion Rafael Morenori. 29 urterekin joan zan. Xelebre, txirene, zirtolari, dandy, parrandero herrikoi eta maitatua. Mr Pitxitxi antzezlana eskaintzen du Roberrek 2016an Leioako Umore Azokan saritu […]

Aste honetako POTTO saioan, Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak 2017ko Bertsolari Txapelketan Nagusiak izan duen aurreneko finalaurreko aztertu dute. Hitzordua Bastidan ezarrita zegoen, zapatuarekin batera, eta bertso-betekada galanta hartu eta gero, epaileek Sustrai Colina jo zuten irabazle; beraz, bertsolari urruñarra zuzenean sailkatu da Amurrion jokatuko den bigarren itzuliko saiorako. Bertsoak, […]

Getxoko XVI. Komiki Azoka 2017ko azaroaren 3tik 5era izango da Areetako Geltokia plazako karpan. Guneak erakusketa eremua, tailerrak, ekitaldi-aretoa eta argitaletxe, saltoki, erakunde, fanzine… eta komikiaren munduarekin lotutako edozein sektorerentzako merkataritza-esparrua bilduko ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/171103-raul-gandara.mp3 Deskargatu hemen.

Juan Antonio Urbeltzek zuzendutako Argia konpainiaren ikuskizun berri  eskainiko du Azaroaren 11n Arriaga Antzokian. Ikuskizun berriaren abiapuntua euskal literaturako klasiko handienetako bat, Pio Barojaren “Zalacaín el aventurero” eleberria du. Dantza musika eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizuna dugu. Guzti honen inguruan berba egiteko guren dugu Mikel Urbeltz eta telefonoaren beste aldean […]

Suizidioaren inguruko jardunaldiak burutuko dira gaur eta bihar”Suizidioa Estigma eta abandonuaren artean osasun publikoaren arazoa bat”. Bizkaiko foru aldundiko Ondare gelan. Gai hurbiltzeko eta jardunaldien berri emateko bertan parte hartuko duen Agustin Erkizia izan dugu gurean. Biziraun elkarteko kidea dugu, Maite dugun norbaiten suizidioak mindutako pertsonen elkarte. Gure testuinguruan zifrak […]