Bizkaian, bi emakume erail dituzte 2017. urtea hasi zenetik, eta urtarriletik irailera bitarte 2.070 eraso zenbatu ditu Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Bizkaiko Indarkeriaren Behatokiak argitaratu dituen datuen arabera, 2.581 emakumeri eraso zieten Bizkaian 2016an. Beste era batean azalduta, egunero, zazpi andrek jasan zuten indarkeria matxista. 2016an Bizkaian jazotako erasoen %30ª […]
Ingalaterrako Family taldea 1966an sortu eta zazpi urte geroago desagertu zen. Rock, jazz, folk eta soularekin nahaste bikaina lortu zuten, Roger Chapman abeslariaren ahots paregabearekin. Guk gaur urrezko kantu legez No Mule’s Fool aukeratu dugu eta taldearen Good News, Bad News abestia ere entzun dugu. Arrasateko Governors taldearen abiapuntua 2006an […]
Kulturaz, euskal kulturaz, herri kulturaz eta euskara munduaz arduratzen da bereziki Arrate, Filmak egiten ditu, oporraldiak horretara emanik eta bizitza filmen inguruan biziz. Irudimenaz norberak nahi duen bizimodua eraikiz. Jostuna zuen Pantxike amama, Andoainen. Hari horri heldu diogu patxadaz, gehiago jakiteko, zer izan ote zen garai bateko gremio bizimodu haren […]
Eidabe antzerki taldeak gaur egungo jendartearen kezkak taularen gainean jarri nahi izaten ditu. Zutuberrak antzezlanean, igandean estreinatuko dute Bilbon. Galder Perezek zuzendu du, eta Olatz Pagalday eskoriatzarra eta Jon Zubiaga Osoron arrasatearra dira protagonistak. Azken bi hauek batu zauzkigu saioara. Bits eta Gor dira antzezlaneko protagonistak. Gazte alai eta aktiboak […]
Berri txarrak taldeak bederatzigarren lana esku artean duela gaur aurkeztu du. Infrasoinuak kantuak ematen dio izena lan berrari, 10 kantu berri. Gorka, Galder eta David batu zaizkigu saiora. Lan berriaren zehetasuna ekarri dizkigute, Grabaketa Bill Stevensonekin eta Jason Livermorekin egin dute, kontzertu baten osteko proposamena izan zen. Txilen sortu zen […]
Norbanako, erakunde publiko zein pribatu eta gizarte eragileen elkarlanetik eta aniztasunetik, zubiak eraikiz, antolatuko den lehen Euskaraldia aurkeztu dute Arriaga antzokian, lehen Euskaraldia abiatu baino urtebete lehenago hain justu. Hizkuntza ohituren aldaketan lan egitea du helburu egitasmoak, baita era guztietako entitateek euskarazko hizkuntza praktikak babesteko neurriak hartzera bultzatzea ere. 2018ko azaroaren […]
Larunbatean Azaroaren 25eko plazatik zuzeneko saio berezia egingo dugu. 12:00etatik 14:00etara. Emakumeenganako indarkeriaren kontrako egunaren izanik, kalera atera eta hainbat gonbidatuen hitzak jasoko ditugu. Beldur barik programaz jardungo dugu. Abenduaren 2an ospatuko da aurtengo Beldur Barik topaketa, Eibarren. Beldur Barik programak gazteen artean indarkeria sexista gaitzestea eta prebenitzea du helburu […]
Bertsoak ez du etenik Bilbo Hiria irratian, eta horren erakusgarri da aste honetako POTO saioa. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalaurrekoen bigarren faseari ekin genion domekan Amurrion; bixi-bixi joan zen saioa, eta PoTTOra ekarri ditugu bertsolarien kantuak (bertsoak), eta baita beren prosazko berbaldiak ere (mikrofonoaren aurrean saioa aztertu ziguten). Ez hori bakarrik… […]
Gaurkoan Ander Cornejo kolaboratzaileak, gazteak eta enplegua esperientziak eta etorkizuna jardunaldien kronika ekarri digu. Bilbao Youth Employment Forum: ‘enplegagarritasunari buruzko ezagutzak sortzeko sareak eta aliatuak” Jardunaldian izan da; Euskal Herriko Unibertsitatearen paraninfoan Bilbon. Bilbao Youth Employment Forum jardunaldiaren laugarren edizioaren lema honako hau izango da: “Enplegagarritasunari buruzko ezagutza partekatua sortzea: […]
Argiako kazetaria den Lander Arbelaitz izan da gurean, aste honetako Argia astekariak dakarren gaien errepasua egin dugu. Hiru atalen inguruko kontuak ekarri dizkigu: Anais Funosas Bake Bidea-ko presidenteari egindako elkarrizketa, “Zuloan” liburuaren nondik norakoak, eta Andoni Egiak Kataluniako auzia oinarri hartuta independentismoaren inguruan egindako analisia, “Ikurrina betaurrekoekin”. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/171123_Argia_landerArbelaitz.mp3 Deskargatu hemen.
