Bilbo Hiria irratiak 20 urte bete ditu aurten. Urtemuga biribila ospatzeko, besteak beste, 20 urtez euskal taupada diskoa ekoitzi du irratiko lagun musikari beteranoak eta gazteak elkarlanean jarriz. Asteartean urteurren festa ospatu genuen Kafe Antzokian, bertan irratiko lagun, kolaboratzaile, entzule eta esatari bildu ziren. Aurten hogei urte izango dira Zenbat […]

Gizakia korrika hobekien egiten duen animalietakoa da, baina petrolio merkearen aroan horrekin nahiko ez eta abiadura biziko hiper-mugikortasun eredu batean murgildu gara. Horren ordainak dira, neurri handi batean, aldaketa klimatikoaren mehatxua, kutsadura atmosferikoa, sonikoa eta espazio urritasuna hirietan. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hauxegurelurra/hauxegurelurra-005-Garraioa.mp3 Deskargatu hemen.

Herri kurduaren elkartasun ekimenak azaroan zehar Kurdistan begiratuz zinema zikloa jarri du martxan. Astelehenetan Bilborock aretoan izango dira emanaldiak. Filma ikusteaz gain solasaldirako tartea ere irekiko dute, Kurdistango herriaren berri ezagutzeko asmoaz. Azaroaren 6an “Sara, jiyana, min her ser bu” filma eskainiko duela. Azaroaren 13an “Radio Kobani” eta Azaroaren 20an […]

Bizitegik antolatutako film laburren lehiaketan, Bilboko ikastetxeetako eta EHUko 300 ikasletik gorak parte hartu dute. Azaroaren 3 eta 4ean, Jardunaldi honek gizarte inklusioaren inguruko gaiak jorratzea du helburu, zinemaren eta antzerkiaren bidez. Aipatzekoa da Manchesterren (Erresuma Batuan) hasitakoa dela 2011 urtean, eta munduan etxerik gabeko pertsonen sentsibilizazioan murgilduta dagoen zinemaldi […]

Mugarik Gabe elkarteak, azaroaren 2, 3 eta 4erako jardunaldiak antolatu ditu, indarkeria matxistarik gabeko bizimodu librean oinarrituriko legeen inguruan hitz egitea helburu duena. Joana Etxano Mugarik Gabeko kideak ekarri dizkigu xehetasunak. Jardunaldietan Katalunia, Nafarroa, eta 2004tik estatuan dauden legeak aztertuko dira. Gainera, El Salvador eta Brasileko kasuak ezagutarazteko ere. Mugarik […]

Bilbo Hiria irratiak hogei urte betetzen ditu aurten. Urtemuga biribila ospatzeko, besteak beste, 20 urtez euskal taupada diskoa osatzeko erabakia hartu genuen, eta gaur aurkeztuko dugu jendaurrean, arratsaldeko 19:30ean, Bilboko Kafe Antzokian. Diskoan beste hainbaten artean esku hartu duten Zea Mays, Petti eta Anje Duhalde izango ditugu zuzenean gurekin. Diskoa […]

Bilbo Hiria Irratiaren 20. urteurrenean disko berezia egin nahi izan dugu, Josu Zabala lankidearen gidaritzapean. Bikoteka antolaturik, euskal sortzaileek beren kantuan bertsio berriak eskaintzen dizkigute bertan. Gure buruari gorazarre eginez, gaurko urrezko kantua guztion artean ekoitzi dugun Gora gu eta gutarrak aukeratu dugu. Ane Zabala (gure boss), Josu Zabala eta […]

155aren aurkako agerraldia Bilbon egin dute Bilbon ELA, LAB, EH Bildu, Gure Esku Dago, Etxalde, Steilas, EHNE, CNT, ESK eta Hiruk. Larunbaterako manifestazioa deitu dute Bilbon: 17:00etan, Casillatik. Demokrazia eta erabakitzeko eskubidea lelopean.  Eskubide zibil eta politikoak errespateatzea, demokrazian sakontzea eta erabakitzeko eskubidean aintzat hartzea eskatu dute. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/171031_155kontrakoManifestazioa.mp3 Deskargatu hemen.

Arriaga Antzokiak, Tanttaka euskal antzerki taldearen lan berriaren erabateko estreinaldia jasoko du, Giltzadun etxea. Fernando Bernuesek zuzentzen du Ainhoa Aierbe, Vito Rogado eta Mireia Gabilondo protagonista dituan Tanttaka taldearen lan berriak. Inoiz egin ez den antzezlan honetan, hiru aktoreak  indarkeriaren biktima diren emakumeentzako bi aterpetxeen egunerokotasuna biluztuko dute, gizarte langileen […]