Bertsoaren magia bazkari eta afaritan zukutu dugu. Oturuntza elefanteen ostean kantu-errima josteta da protagonista, eta gaur Asier Legarreta TAKETeroaren grabazioetako aukeraketa diktatoriala zabaldu dugu. Errigoitiko Ikuilu elkarteak otsailaren 22an antolatutako bertso-bazkarian, kantuan izan ziren Nerea Elustondo eta Arkaitz Estiballes. Zorrontzako Uxarte sagardotegian, berriz, bertso-afarian, urtarrilaren 24an, Unai Iturriaga eta Aissa […]

Zenbat Gara elkarteak jasoko du 2025ean Elkar Fundazioak emango duen Ibilbideari Elkar Saria, Bilbon euskararen sustapenean azken 30 urteotan egindako ibilbidea nabarmentzeko. Asteartean Adunan eskainitako prentsaurreoan Joanmari Larrarte Elkar fundazioko lehendakariak adierazi zuenez, Zenbat Garak “lan handia egin du urteotan, ez da zalantzarik, eta haien ekarpen hori izan gabe euskararen […]

Gaur hasi da Euskaraldia eta hamar egunez Euskal Herriko ahoak eta belarriak euskaraz beteko ditu. Hizkuntza ohiturak eta euskara erdigunera eramatea dira helburuak. Euskal Herriko hainbat txokotan hasiera ekitaldiak egingo dituzte gaur, guk Bilbokoaren berri jaso dugu Alazne Astorgarekin. Indautxuko Plazan hasiko da arratsaldeko 18:00etan, eta 19:00etan izango da ekitaldi […]

Gaurkoan Josuk Natura leheneratu orain manifestua izan du hizpide, hainbat euskal talde ekologistek urrian sinatutakoa. Dokumentu horretan galdegiten diote EAEko Gobernuari neurriak har ditzan Legean ezarritako epeen barruan, EAEn degradatutako guneak identifikatuz eta horiek leheneratzeko neurriak indarrean jarriz, inongo aitzakiarik gabe. Adibidez, lan publikoen ondoren iraulitako lurrek panpa belarraren inbasioa […]

Hyperbolika taldea izan dugu gurekin aste honetan. Donosti eta Aretxabaletatik datorren duo berria dugu hau. Haien bide musikalean garrantzitsuak izan diren erreferenteak ekarri dizkigute eta hainbat gai irten dira bitartean. Esperimentatzen jarraitzeko gogoak dituztela argi utzi digute, ea laster kontzerturen batean ikusten dugun elkar. https://bilbohiria.com/docs2/2025/norbaithildahemen/250505_norbaithildahemen_20.mp3 Deskargatu hemen.

50 urte pasatu dira Gabriel Aresti hil zenetik;eta mende erdiko tarteak esanahi berezia hartzen du, horregatik urte honen zehar hainbat ekitaldi eta ekintza izango dira aren figura gogora ekartzen dutena. Ostegunean Bizkaiko foru liburutegian Gabriel Aresti aurpegi anitzak hitzaldi zikloa izango da, Zikloak lau aurpegi aztertuko ditu poesia soziala, antzerkia, […]

Bi urte lanean egon eta gero, Mutikok bere bigarren lan luzea, SAD 20’s, kaleratu du. Berarekin aritu gara solasean eta kontatu digu luzea bezain polita izan dela diskoa prestatzeko bidea. Bidelagun izan du Denso artista eta laguna eta horrek lasaitasuna eman diola ere aitortu du. Kolaborazioz josia dago lana eta […]

Lau ataletan banatutako Franz Kafkaren Metamorfosia entzuteko parada ederra izango dugu Xerezaderen artxiboan, Ane Morales eta Jasone Larrinagaren eskutik. Hau Metamorfosiaren hiru ataleko hirugarrena da. Haien ostean, hitzoste bat dator: “Trans Kafka. Metamorfosiarako hitzoste bat”. https://bilbohiria.com/docs2/2025/xerezade/MetamorfosiaHiru.mp3 Deskargatu hemen.