Argia astekariaren aste honetako edukiak ekarri dizkigu Gorka Peñagarikano kazetariak. Ohi bezala, azaletik abiatu dugu errepasoa: oraingoan Oihana Bartra bertsolaria da protagonista. Bizkaiko Bertsolari Txapelketa aurkeztuta, Onintza Enbeitak elkarrizketa egin dio. Bertsolaritzaz eta txapelketaz aritzeaz gain, Bira kulturguneaz ere jardun dute solasean. Bestalde, Net Hurbil atalean aztergai izan dute turismo […]
Ikasturteko azken Kirol Eskirol saioa egin dugu, konpainia ederrean. Iaz abiatutakoari heldu eta KAE ligan ari diren Bizkaiko traineruen elkarteko ordezkari batzuk batu zaizkigu tertulia berezira: Aitor Mojas izan da Deustuko “Tomatera” ontziaren eledun Andoni Tirado aritu da Portugaleteko “Jarrillera” ontziaren ordezkari Eritz Monasterio, Arkote Arraun Taldeko “Plentzitarra” ontziaren eleduna […]
“Hauspoa & Tunela” dokumentala eta kontzertu berezia Gorka Hermosak eta Iñaki Pinedok sortu dute, Zumarragak eta trenbideak trikitixaren sorreran izan zuten funtsezko papera ezagutarazteko. Istorioak 1859an Zumarragara iritsitako Juan Bautista Busca italiarraren akordeoi txiki batekin hasten du bidaia, eta nola hazi horrek euskal panderoarekin fusionatuta trikitixa sortu zuen. Ekainaren 30ean […]
Baditugu 2025eko Aste Nagusiko pregoilaria eta txupinera. Francis Diez Rojo eta Olatz Agirre Sagarna izango ditugu aurten Marijaiarekin batera, Bilboko 45.edizioari ongi etorria emateko. Aurtengo Aste Nagusia abuztuaren 16tik 24ra ospatuko da. Francis Diez Rojok, Udalaren Jaietako Batzorde Mistoak izendatua, pregoia irakurriko du abuztuaren 16an Arriaga Antzokitik. Bestetik, Olatz Agirre […]
Bilboko BIRA kulturguneak uda honetan geldialdia egingo du, eta egoera ekonomiko zail baten berri eman du sare sozialen bidez. 2024-2025 ikasturtean ezingo dio orain arteko kultura-programazio oparoari eutsi, finantzaketa publikoaren murrizketak direla medio. 2016an sortutako herri-proiektua izan da BIRA, eta azken urteetan 290 ekitaldi baino gehiago antolatu dituzte urtero, birakideen […]
Ostiral eta larunbat honetan dantza garaikidea Bilboko kaleetara aterako da, Lekuz leku jaialdiaren XXI. Edizioa izango da, bertako, estatuko eta nazioarteko hamar bat konpainiekin. Beatriz Churruca izan da gurean. Ekainaren 25etik 28ra bitartean, Bilbon beste Lekuz Leku Jaialdi bat, hots, Nazioarteko Dantza Jaialdia Hiri Inguruneetan, izango da, hain zuen, XXI.a. […]
Hainbat gazte euskara ikasten ari dira Bakaikuko barnetegian. Bilbo Hiria bertara joan eta irrati tailerra antolatu dugu gazteekin batera. Bertatik bertara irrati saioa egiteko aukera izan dute: gertakariak, iragarkiak, kirol albisteak, horoskopoa eta txitxumutxuak ekarri dizkigute egindako saio berezian. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250625_bakaikutikSaia.mp3 DEskargatu hemen.
Gure hitza bete eta hemen ditugu berriz, Mikosis Gernikatik. Bigarren gonbidatuak izan ziren, baina taldekide bat falta zitzaigun, oraingoan hirurak elkartu dira beste zerrenda polit bat osatzeko. Bakoitza bere aldetik, baina elkarrekin. Horrela osatu da gaurko saioa. Orain arte deskantsurik gabe ibili gara hilabete hauetan, erritmo horren amaiera somatzeko saioa […]
Gaurko saioari hasiera emateko Olaia Inziarte musikariaren azken diskoa ekarri dugu: Zerrautsa. Bere musikan ahots garden eta abesteko era hunkigarria nabarmentzen dira nahiz ez diren dituen baliabide bakarrak. Bere musika pop mundutik edaten du eta abangoardiako soinuak erabiltzen ditu baina soinu tradizionalagoak ere ez ditu ahazten. Diskoa ederra da, eta […]
Gaur arratsaldean Sara Fantovaren Jone, Batzuetan film luzea estreinatuko da Zinegoak festibalaren harrera galan, Arriagan leku izango duena. Sara Fantovarekin ibili gara solasean eta sinopsiaren nondik norakoak kontatu dizkigu. Filma Bilbon kokatzen da, abuztu bete-betean. Jone, 20 urteko neska, bere aitarekin eta ahizpa txikiarekin bizi da. Bere aitak lana utzi […]
