Atzo hasi zen Euskarabenturaren zazpigarren aldia, Atharratzen. Hilabetez, uztailaren 31ra arte, 126 jzioquitarrek, hala deitzen baitiete espedizioko parte hartzaileei, eta 26 antolatzailek Euskal Herria zeharkatuko dute. Urtero bezala, abentura ez da ibilaldi soila izanen, harremanak sortzeko, Euskal Herria ezagutzeko eta euskara praktikatzeko arnasgunea izanen da. Olatz gazte bilbotarra eta Asier […]

BCAMek (Basque Center for Applied Mathematics) “Villa de Bilbao” lehiaketaren bigarren edizioa antolatu du joan den asteburuan, piano eta biolin kategoriekin. Proposamena Bilbomathen “2M: Music & Mathematics” programaren hitzorduetako bat da, Matematika Aplikatuko Euskal Zentroak garatuta. Sociedad Bilbainan izan da eta 50 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute, adinaren arabera. […]

Sua taldea bere hirugarren diskoa prestatzen ari da, Urdulizko Tio Pete estudioan. Udazkenean argitaratuko dute lan berria, baina dagoeneko “Sutea” izeneko kantu bat plazaratu dute. Tartetxo bat hartu dugu Sua Taldeko Anerekin hitz egiteko. Kantu zuzena da, eta bertan genozidioa, umeen sufrimendua eta desoreka soziala salatzen ditu. Anerek azpimarratzen du […]

Aste honetan Dima eta Durangotik etorri zaizkigu gonbidatuak. Oier eta Gorka izan dira gurekin, GARRAIO taldeko partaideak. “Ezeren alde” izenpean kaleratu berri duten kanta aurkeztu digute, eta uda ostean etorriko denaren pistaren bat eman digute baita ere. Garraioak, bidaiak, kontzertuak eta beste gai batzuen artean, kanta zerrenda polita irten da, […]

Ekainaren 28an milaka herritar atera dira Bilboko kaleetara, Sexu eta Genero Askapenaren Aldeko Harrotasunaren eta Borrokaren Egunean, Bizkaiko E28 Koordinakundeak deituta. Aurtengo manifestazioaren ardatz nagusia transfobiaren aurkako borroka izan da, eta protesta goizez egin da lehen aldiz, BBK Ria makroekitaldiagatik arratsaldeko tartea kentzeagatik. Transfobiaren aurka, borroka kolektiboa leloa izan zuen […]

Zinegoak Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak atzo ospatu zuen bere itxiera ekitaldia eta 2025eko edizioaren irabazleak jakinarazi ziren. Jota Mun zinegilearen Between Goodbyes dokumentalak eraman zuen Zinegoak Sari Nagusia, EITBk babestua eta 4000 euroko balioarekin. Epaimahaiak filma nabarmendu du “pertsona adopatu baten jatorrirako bidaia gogor eta sendagarri bat kontatzeko […]

Bizitza osoa lanean eta gizartean ekarpenak egiten eman ondoren, helduaro aktibo eta duin bat eraikitzea ez litzateke utopia izan behar. Horixe da Lagungarri Senior, Koop. E.-ren proiektuaren oinarria: adineko pertsonentzako bizi-eredu komunitario eta jasangarri bat eraikitzea, elkarri lagunduz eta autonomia errespetatuz. Gaur egun, Murgian, 51 etxebizitza hartuko dituen cohousing senior […]

Gaur hasi da “Bilboko Erradoiak” erakusketa. Irailaren 14ra arte egongo da ikusgai 10:00etatik 15:00etara, Mariaren Bihotza plazako aztarnategian. Uztailaren 25ean eta 31n, zein abuztuaren 15ean, itxita egongo da jai-egunak direlako. Erakusketak Bilboko erraldoien historia eta sinbolismoa islatzen ditu. Gainera, bisitariek Bilboko Erraldoi eta Buruhandiekin lotutako hainbat familia-jardueretan zein tailerretan parte […]

15. denboraldiaren azken saioa, 400. izan dena ere, saio berezia izan da. Alde batetik, zuzenean publikoarekin La Perreran egindako saioa izan delako, eta bestetik, azken 15 urteren argazkiak eta protagonistak birpasatu ditugulako. Gure saiorik azpimagarrienak, inoiz argitaratutako irudiak eta komentatu ditugun berririk interesagrrienak komentatuko ditugu gure publikoarekin bat. Sarean Zehar […]

Ostegunean Bilboko Udaleko plenoa izan zen. Bilboko Udalak “Zirgari kaia” eta “Galletagileen Etorbidea” kalearen izendegian izendapen zuzena erabiltzea onartu du, EH Bilduren eskaerari jarraituz. Beharrezko baliabide lexikalak erabiltzea eskatu dute, emakumeen ikusgarritasuna bermatzeko. Kalearen izena “Andre Zirgarien kaia” eta “Emakume Galletagileen Etorbidea” izango da oraindik aurrera. Garazi Perea EH Bilduko […]