NORBAIT HIL DA HEMEN: 38

Mirotzak hegan etorri dira autobus batean Gasteiztik Bilbora. Hirukote jator honekin batera saio benetan dinamikoa irten da eta oso ondo pasa dugu irratian. Gizon bizardun bat ardatz bezala agertu eta bere bueltan ibili gara ordutxo honetan. Babesari buruz aritu gara, zirkuito eta lagunen garrantziaz, eta talde baten hasiera bizitzeaz, beste gai batzuen artean. Orain kontzertu gehiago datoz, eta EPa entzungai dago jada, beraz animatu hurrengo datetan gaztetxeetara eta segi hau bizirik mantentzen, denon artean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Honekin lotuak