Delirium Tremens taldeak agur esango du azaroaren 29an

Diska berria argitaratu zuen Delirium Tremens taldeak iazko azaroan, eta iragarpen horrekin iritsi zen hurrengoa ere: azaroaren 29an eszenatokiei agur esango die Santana 27 aretoan. 2021. urtean itzuli ziren, eta ziklo honi amaiera emateko ordua dela erabaki dute orain. Andoni Basterretxearekin, taldeko abeslariarekin, aritu gara solasean eta argi adierazi du datorren larunbaterako dena prest dutela. Adierazi du emozioz beteriko kontzertua izango dela eta oholtza gainean ez direla bakarrik egongo; hau da, urte guzti horietan bidelagun izan dituztenekin konpartituko dute eszenatokia. Sarrera gutxi batzuk eskuragai daude oraindik.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HAUXE GURE LURRA: Adimen artifizialaren eragin ekologikoa

az. Aza 19 , 2025
Gaurkoan Josu Larrinagak adimen artifizialaren gaia ekarri digu. Konputazio ahalmen handia eskatzen dute AEBetan sortutako adimen artifizialeko modeloek ChatGPT eta enparauek, baita datacenter edo datuen gordeleku erraldoiak ere, eta bi prozesuek, arrazoibideak zein datuak gordetzeak, energia asko kontsumitzen dute. Sortu dira Txinan beste eredu batzuk, efizienteagoak-edo, askoz kilowatt gutxiago kontsumitzen […]

Honekin lotuak