Garabide elkarteak gonbidatuta, zortzi hizkuntza gutxitutako hamabi hiztun daude egunotan Euskal Herrian, hizkuntza gidaritzari buruzko ikastaldi bat egiten. Esperientzien trukea egiten, Maroko, Ekuador, Txile eta Kolonbiako eragileekin. “Hizkuntza Biziberritzeko Gidaritzari Buruzko Ikastaldi Trinkoa” atzo hasi zen , eta, estreinakoz, emakumeak izango dira nagusi. Garabideko Andonik kokatu digu ikastaroaren nondik norakoak. […]

Badira urte batzuk Iban Urizar musikariak bakarkako ibilbideari ekin ziola, Amorante izenpean, besteak beste, Cafe teatro, Bizarra eta Andrakan taldeetan aritu ostean. Izar & Star zikloan, musikari batek beste baten lana hartzen du oinarri, haren kantuen bertsioak egiteko. Atzo Amorantek Rodrigo Amarante eta Enrique Morenteren doinuak ekarri zizkigun. Kontzertu aurretik […]

Elhuyaek  eta Bilboko Udalak programa esperimental bat jarriko dute martxan, 12 urtetik 17ra bitarteko, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, ikasle gazteen artean ikerketa, zientzia eta teknologia sustatzeko; programa horretan, aisia erabiliko da gazteak erakartzeko foku nagusitzat. Urria eta azaroan lau tailer antolatu dituzte. Abenturen eta zientzia-esperimentuen bidez ikerketara hurbiltzeko balioko dutenak. Ikertzaileek […]

Bilbon egingo da, urriaren 8an, Igandean, Emakumeen egia aitortu. Nik sinesten dizut deituriko ekitaldia. Indarkeria jasan duten emakumeen  lekukotzak jasoko dituzte. Euskal Herriko bake prozesuan emakumeek “subjektu aktiboak” izan daitezen eta gatazka politikoa genero ikuspegi batetik landu dadin lanean ari da Foro Sozial Iraunkorraren barruan sortutako Gogoetabidean taldea. Bertako kide […]

Mugetatik haratago hezkuntza proposamen bat da. Hezkuntza komunitateari beren etxea uztera behartuak izan ondoren gure ingurunera etorri diren pertsonen errealitatearen berri zabaltzea du helburu. Aloña Alboan elkarteko kideak azaldu dizkigu programaren xehetasunak. Proposamenak zenbait etapa ditu. Horien artean, nabarmentzekoa da hiru eguneko egonaldia Loiolan. Egonaldi horretan, DBHko 2. mailako ikasleek […]

Larunbatean errefuxiatuen aldeko ekimen herrikoia egingo dute Bilboko aretzan. Zaporeak Proiektuak 2016ko urtarrilaz geroztik darama errefuxiatuen alde lan egiten. Greziako Chios uhartean sukalde bat zabaldu zuten 2016ko martxoan eta martxan izan duten urte osoan zehar 500.000 otordu baino gehiago banatu dituzte errefuxiatuen artean. Otordu horiek prestatzeko 300 boluntario baino gehiago […]

Gaurkoan Daniela La Luzek Random Apocalypsek antolatutako hirugarren festan egindako saioarekin gatoz. Daniela La Luz, Parallel Berlin zigiluaren sortzaileetako bat da, bertan bere lanak ekoizten ditu. Azken bi urteetan, Danielaren lan berriak, Sven Väth, Moodyman, Ken Ishii, Solomun eta beste hainbeste DJen maletetan ibili izan dira mundua zeharkatzen. Sei urte […]

Euskarazko irrati kazetarien hitza eta hotsa garai zailetan 1956 1976 Irati Agirrezkuenagak argitaratutako liburua izan dugu mintzagai. Irati batu zaigu saiora eta euskarazko irratigintzaren hastapenetan aurkitutakoa azaldu digu.  Liburua jasotakoa tesiaren laburpena edo moldaketa d. Herri irratiaren lana nabarmendu du eta batez ere Loiolako Herri Irratia garrantzitsua izan zen, harekin […]

Astero Ander Cornejo kazetariak  gai bat ekartzen digu Bilbo hiria irratiko uhinetara. Gaurkoan arraun mundura gerturatu gaitu, Asier Hernandez Zierbana Bahias de Bizkaiko arraunlariarekin mintzatuta. 2011an lortu zuen taldeak ACT ligan lehiatzea eta 2014ean maila igoera. Kontxako banderan  seigarren postuan geratu ziren. Arraun munduaz eta aurtengo denboraldiaz mintzatu dira. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/171004_ander_cornejo_arrauna.mp3 […]