Aupa lagunok, saio honetan disko berriekin batera, disko zaharrak ere entzungai izango ditugu. Joseba Tapia Besamotzak proiektuarekin gitarra jole datorkigu, aldi batez trikitia alboratuta soinu rockeroagoez jantzi ditu bere errepertorioko zenbait kantu gogoangarri. Xabier Montoia ere disko berriarekin etorri zaigu 2017 honetako hondarretan, Gorraizea du izena eta biolin eta gitarra klasikoz jantzi ditu kantuok. Honetaz gainera Lila Downs ekarri dugu, abeslaria izateaz gainera, Mexikoko kulturaren ikertzaile bikaina dugu. Ed Harcourt eta Jon Murry ere gurekin izango dira.
Deskargatu hemen.