Gaurkoa komikigintzaz jardungo dugu, emakumeak euskal komikian izenburupean bihar foru liburutegian Josune Muñozek hitzaldia eskainiko du. Badira urte batzuk komikia eta generoa lantzen dabiltzala, komikien irakurketa kritikoa egin izan du Muñozek. Biharko hitzaldian Emakumea subjektu eta objektu giza aztertuko ditu. Komikigintzaren historia aztertu eta arakatuz gero, erraz ikusten da: gizonezkoek […]
Gaurkoan Ander Cornejo kolaboratzaileak Urriak 8an Bilbon ospatutako bularreko minbiziaren aurkako lasterketako erreportajea ekarri digu. Eguraldia lagun, herritarrek erantzun zabala eman zioten ekimenari. 10.000 bat lagun bost kilometroko ibilbidea osatzeko elkartu ziren igande goizeko 11:00etan bularreko minbiziaren aurkako borroka babestu asmoz. Gaixo, senide, lagun, elkartekide, pertsona anonimo eta erakundeetako ordezkariak, besteak […]
Banden Lehia lehiaketaren aitzakian, Azkue fundazioak eta Euskal kulturgileen kidegoak “Musika sortzaileak, zer dira egile eskubideak?” izenburupean mintegia antolatu dute, Urriak 19an Euskararen etxean. Euskal sortzaileen egile eskubideak kudeatzeko agentzia da Ekki, orain gutxi arte ez da horrelakorik egon Euskal herrian, euskal sortzaileek beste agentzia batzuen bitartez kudeatu behar izan […]
Gabriel Arestiren omenez, egun beteko jardunaldiak antolatu zuten asteazkenean Bilboko Euskaltzaindiko egoitzan, Arantxa Urretabizkaiaren eta Bernardo Atxagaren solasaldiak eman zion amaiera egunari. Aurreko mendeko figura garrantzitsuenen artean kokatu zuen Arantxa Urretabizkaiak Bilboko idazlea, eta Bernardo Atxagak bere idazkeran izan duen eragina nabarmendu zuen. Joseba Sarrionandia idazleak ekitaldirako propio grabatutako hitz […]
Udagoienarekin batera, bueltan da POTTO irratsaioa. Josu Zabala eta Erlantz Ibargurengoitia arituko dira aurtengo ikasturtean be bertso-mundua arakatzen. Aurreneko saio honetan orain arte jokatutako Euskal Herriko txapelketaren bost final laurdenak aztertu dituzte (Baigorri, Segura, Leitza, Zalla, Zumaia); hala, Tolosan asteburu honetan jokatuko den akabuko final laurdenak erabakiko du zein bertsolarik […]
50 urte beteko ditu aurten Euskal Harria liburuak, eta, aitzakia horrekin, Gabriel Arestiren figura gizarteratzeko egun osoko jardunaldia antolatu du Euskaltzaindiak eta Gabriel Aresti elkarteak. Gaur goizeko 9:30etan hasi dira jardunaldiak Euskaltzaindiko areto nagusian. Bilboko plaza barrian. Bilbo Hiria irratia bertan izan da eta jardunaldien gaineko saio berezia egin du. […]
Deck Backderf (ez)izeneko komikilariak egindako Basura nobela grafikoak -Astiberrik argitaratua- inspiratu gintuen etxeko hondakinak, zarama, nola kudeatzen dugun jorratzeko. Europan AEBetan baino finoago gabiltza eta Gipuzkoan Bizkaian baino hobeto, baina asko dago egiteko. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hauxegurelurra/hauxegurelurra-003-Hondakinak.mp3 Deskargatu hemen.
Garilak 26 erromeria talde bizkaitarra 2011. urtean sortu zen. Udan han eta hemen ibili dira zuzenekoak ematen, uda bukaeran irratira gonbidatu ditugu, Euskal Herriko plazen osasunaz eta aurrerantzean dituzten proiektuen inguruan berba egiteko. Plaza taldea izateaz gain kantu sortzaileak ere badira. 2016an beste pauso bat eman zuen taldeak eta kantu […]
Aste honetan birpasatuko ditugu bukatu den uda honen berri garrantzitsuenak, Apple eta Google-en mugimendu berriak, zuntz optikoaren garapena, eta nola ez, Santanderreko telekomunikazioen topaketa. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean231.mp3 Deskargatu hemen.
Metallica taldearen bosgarren bilduma Metallica izan zen, 1991n argitaratua, album beltza bezala ere ezaguna, eta albumaren lehen singlea Enter Sandman kantua izan zen. Haur baten amesgaizto baten inguruko letra duen abesti hau taldearen ezagunenetakoa da, eta singlearen milioi bat kopia baino lehenago saldu ziren, albumaren 30 milioi ale baino gehiago salmentak […]
