Bilboko Aste Nagusiaren bihotzean girotutako lehen filma pantaila handira iritsi da. Jone, batzuetan Sara Fantova zuzendari bilbotarraren opera prima da, 2023ko Aste Nagusian bertan filmatua eta jaialdi garrantzitsuetan arrakasta handia lortu duena. Istorioak Jone izeneko gazte baten heldutasunerako bidea kontatzen du, familia, lagunak eta maitasunaren lehen esperientziak uztartuz, jai giroan murgilduta. Eta gaur, luxuzko bi gonbidatu izan ditugu: Sara Fantova, filmaren zuzendaria, eta Ainhoa Artetxe, Joneren lehen maitasuna antzezten duena. Haiekin hitz egin dugu filmaren sorreraz, grabaketa prozesuaz, 2023ko Bilboko Aste Nagusia nolakoa izan zen… baita aurtengoa nola bizitzen ari diren ere.
Deskargatu hemen.

