Altxaporrue konpartsako Urko izan dugu gurean eta Altxaporrue egunaz eta jaiaz aritu gara solasean. Txandak ere izan ditugu mintzagai eta Urkoren hitzetan irratira etortzea ere txanda bat da eta letra handiz markatzen du urtero egutegian.
Euskalduna jauregira salto egingo dugu, Ugaitz Alegria eta Ainhoa Etxebarria protagonista dituen ikuskizuna izango dugu hizpide, Tongola. Bi artista polifazetiko hauek barrea eta musika uztartzen dituzte show honetan, eta sariren bat ere egon liteke jokoan… edo agian, oparirik onena bien komediaz gozatzeko aukera izatea da. Ezustekoak, hori bai, ziurtatuta daude. […]