Kanpaia eta eulia sariak ditugu, hurrenez hurren, txosnarik txukunena eta ahalegin estetikorik txikiena egin duena saritzeko Bilboko Konpartsek asmatutako aipamenak. Sarion helburua konpartsek ahalegin hori urterik urtera egin dezaten. Orain arte konpartsen arteko barne-bozketaz erabakitzen ziren irabazleak eta aurten estrainekoz herritarrei eman zaie webgunean edo konpartsen Aste Nagusiko Android aplikazioaren […]

Mamiki konpartsako Ana Perez izan da gurekin. Emakumez osatutako konpartsa honek feminismoaren aldarrikapenak Aste Nagusira ekarri ohi ditu aspalditik, konpartsarik beteranoenetakoa baita. Indarkeria sexistaren gaia, jai parekideen aldarria eta beste hainbat kontu lantzen ditu eta Bilboko konpartsetan bere eragina izan du urteetako lan honek, Anaren esanetan. Elikadura ere izan dugu […]

Gaurko irratsaio zabala hasteko Imanol Ituiño izan dugu gurekin. Aste Nagusia magiaz beteriko astea dugu eta Imanolekin magia motez eta publiko motez jardin dugu. Kaskagorriren 25. urteurrenean ikusi genuen eta Txori Barroteren elkartasun keiñuetan ikusteko aukera izango dugu gaur. Gertutasuna duen magia egiten du berak, eta, gertu egon arren, ikusleak […]

Trikimailu konpartsa berriko Maria eta Josu etorri zaizkigu euren berri ematera. Aisialdi, animazio sozio-kulturalaren eta hezkuntza ez formalaren mundutik datoz kide gehienak eta abiatzen ari dira konpartsa moduan. Konpartsa berri bat sortzeko asmoa nola sortu zen eta gauzapen prozesua nola joan den kontatu digute. Proiektua aurkeztu zuten Bilboko konpartsen federazioan […]

Kantari bakarlaria dugu Penedes aldetik datorkigun Cesk Freixas kataluniar kantaria. Estrainekoz dator Aste Nagusira, gaurkoan ALGARA konpartsak antolatutako katalunia egunean bazkalostean aritzeko. Gogotsu etorri da Bilbora, Anje Duhalderekin agertokira igotzeak eta Aste Nagusia ezagutzeak indar handia emanda. Harro aldarrikatzen du bera cantautor edo kantagil- kantaria dela, eta bere ustez, kantagintza […]

Galder Perez aktorearekin solastu gara, BBK aretoan baitago bera egunotan La Lechuga antzezpenean esku hartzen.  Erdarazko komedia dugu La Lechuga, eta bertoko aktoreez osatutako Glu-glu taldearen eskutik datorkigu: Gurutze Beitia, Gorka Aginagalde,  Mari Cruz Melgosa, Galder Perez bera eta Gabriel Ocina agertokian. Asteartean 20:30ean izango da ikuskizun hau ikusteko azken […]