LIBURUEN MINTZOA: Garazi Arrularekin berbetan “Dakigun Hori” eleberriaren inguruan

Euskal Idazleen Elkarteak, Antxeta Irratiak, Bilbo Hiria Irratiak eta Naiz Irratiak lankidetzan ekoizten dute LIBURUEN MINTZOA literatur irratsaioa.
Irratsaioa zuzenean entzun daiteke Antxeta Irratian asteazkenetan arratsaldeko zortzietan eta Bilbo Hiria Irratia eta Naiz Irratian ostegunetan gaueko
bederatzietan. Bestela, nahieran entzun daiteke ere hiru irrati horien eta Euskal Idazleen Elkartearen webguneetan. Astean behin Mikel Antzak idazle bat gonbidatuko du LIBURUEN MINTZOA literatur irratsaiora. Zazpigarren saioko gonbidatua Dakigun hori eleberriaren egile Garazi Arrula Ruiz izan da. Puzzle moduan eraikitako kronika nobelatu gisa izendatutako kontakizunaren inguruan aritu zitzaigun egilea. Horrezaz gain, saioz saio Jose Luis Otamendi, Katixa Agirre, Maite Aizpurua, Ruben Sanchez Bakaikoa, Elena Martinez Rubio. Markel Sanchez, Olatz Mitxelena eta Nora Salbotx gonbidatuek osatutako BOSGARREN LITERATUR KONSTELAZIOAren berri izan genuen. Dakigun hori eleberria eskuratu nahi duen entzuleak,        644 499 554 telefonoko whatsappean utzi behar du mezua. Eskatzen dutenen artean zozketan parte hartzeko, mezuaren hasieran LIBURUEN MINTZOA idatzi eta ondoren norberaren izen-abizenak eta liburuaren izena, oraingoan DAKIGUN HORI.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

KIROL ESKIROL: Euskal Timber

ol. Aza 20 , 2026
Herri Kirolaren oinarriak astindu ditugu gaur; eboluzioan dugu etorkizuna. Aizkora, trontza eta motozerraren burrunba hotsa elkartu ditugu kirol bakarrean: Euskal Timber Garikoitz Etxeberria izan dugu gonbidatu, Euskal Timber kirolari buruzko xehetasunak azaleratu ditu. Era berean, Ane Zabalak Eskiroltasunaren aldarria izan du kontagai, eta motozerrak zineman izandako isla ekarri; Iker Gurrutxaga […]

Honekin lotuak