Urte berezia da Kabia Teatrorentzat, hamargarren urteurrena ospatzen ari baita. Urte borobila ‘Euria esan Euria erori’ antzezlana berriz taularatzeko. Pabellon 6 aretoan ematen ari dira, obra 2010ekoa da, baina berreskuratu egin dute urteurrenaren aitzakian. Talde egonkor baten aldeko apustua egin zuten hasieratik, eta hamar urte hauetan hainbat ikuskizun sortu dituzte. […]
Aste Nagusia
Aste Nagusian Bilbo Hiria irratiak zuzeneko emankizun berezia egin du egunez egun, jai eremutik bertatik emitituz.
Bilboko mugimendu feministak agerraldia egin du gaur goizean. Argi adierazi dute beldurra lekuz aldatuko dutela. Jai gunean, 24 orduz presente eta aktibo egoteko neurriak hartu dituzte. Txupinetik hasi eta jaiak irauten duten bederatzi egunetan emakume taldeen presentzia izango da, egon daitezkeen erasoak salatzeko eta ikustarazteko. Jaiak eskubide berdinez gozatu nahi […]
Zuen erantzunen zain gaude, segundo guztiak bizi nahi izaten ditugu. Ordu, minutu, segundo guztiak biziz,denbora galdu barik… Baina ba al dakigu zenbat segundo irauten dituen Aste Nagusiak? Aste Nagusian lehiaketa martxan jarri dugu, zuen erantzunak jaso nahi ditugu. Bidali zuen erantzunak @bilbohiria Whatsapp: 644499554 Aste Nagusi bukaeran parte hartzaileen artean […]
Ez beti da ez kanpaina aurkeztu dute elkarlanean, Bilboko konpartsak, udalak eta Bilboko hainbat merkatarik. Mezu argia ‘ Ez beti da Ez , herritarren arreta erakarri nahi dute errespetuan eta askatasunean oinarritutako harreman batzuen alde; eta erasotzat har daitezkeen eta errespetuzkoak ez diren jarrera guztiak baztertzearen alde. Agerraldian Bilboko konpartsen […]
Lehengo astean aurtengo Aste Nagusiko txupinera eta pregoilaria aurkeztu zituen Bilboko Jai Batzorde mistoak. Txupinera Gisèle Felli Gorritxo izango da, Komantxe konpartsako kidea, eta pregoilaria Patxo Telleria aktore eta antzerkigile bilbotarra. Gisèle iaz elkarrizketatu genuen, Komantxe konpartsako kide moduan, eta Patxo, berriz, 80. hamarkadaren erdialdera hasi zen antzerki eta telebistako […]
Algara konpartsak Aste Nagusiko programazioa osatu du, egunez zein gauez izango diren ekitaldiz osatutako kartel potoloa antolatu du. Aste osoan ohi bezala, dantzari, euskara ikasleei, Ipar Euskal Herriari, bertso eta trikitixari eta haurrei eskainitako egunak izango dira ALGARAren txosnan. Larunbatean hasiko den Aste Nagusirako programazioa aurkeztu nahi dizuegu, egunez zein […]
Aurtengo Aste Nagusian Bilboko Konpartsek bandera urdinarekin saritu nahi izan dute hedabideok, bereziki euskal hedabideok egindako jarraipena. Bandera urdinak Aste Nagusiaren alde egindako ekarpen edo jarrera positiboa saritzeko sortutako aipamena da, bandera marroiak, aldiz, jaiak hondatu edo Aste Nagusia hondatu edo kaltetzeko lanean nabarmendu direnak aipatzeko sortu zen. Aurten, erasotzaileentzat […]
Gure lagun eta lankide Jabi Lauzurika, Apolo, gogoan izan dute hainbat bertsolarik Aste Nagusiko ostegunean, ALGARA konpartsaren txosnan antolatutako bertso bazkarian. Izan ere, bera izan zen urtero egun horretan egiten den hitzordu horren bultzatzaile eta antolatzailea. Aste Nagusian egiten den bertso eta triki egunean.
Aitor Aspuru ekarri dugu gure saiora, bera Drogas, capitalismo y movimientos radicales liburuaren egilea da, eta gauarekin, jaiarekin oso lotutako gaia da. Saiakera honetan drogen arazoaren aurrean planteamendu kolektiboen eta erantzun bateratuen falta agerian utzi du Aspuruk. Bere ustez, norbanakoaren esparruan kokatzen da oraindik drogaren gaia. Aitzitik, eraso sexistak edo […]
Sinkuartel konpartsa “ezagutzea” tokatu zaigu gaurkoan, gure emankizun sorta berezi honen azken egunean. Konpartsaren sorrera, antimilitarismoa, inbasioak eta beste hainbat kontu errepasatu ditugu. Triangunean daude, Bizizaleak eta Mekauen konpartsekin batera, eta gaueko bizitza eroa egiten dute, egunez pixkat narraz ibiltzen badira ere. Moteroak dira aurten eta bokata egile finak, aurten […]
