Capítol 5: Tocats del bolet. Basoan barneratu gara perretxiko bila. Editorialean perretxiko edo onddoa zer den azaldu eta basoaren osasunerako duen garrantzia ikusiko dugu. Zaletasuna ingurugiroaren babesarekin bateragarria bihurtzeko neurri batzuk proposatuko dizkizuegu. Basik esaera zahar eta aho-korapiloen inguruko atal berria estreinatu du, onddoen ingurukoak aipatuz. Antonio pottoki eta basoko […]

4. saioa: D’autonòmiques a plebiscitàries, sense passar pel referèndum. Editorialean #27s egunaren bilana egin dugu, Bilboko katalanek hemendik sentitutakoak nabarmenduz, eta udazkenean barneratuko gara proposamen baikorrekin. Gure politika aztertzaileek iragan igandeko hauteskundeen balantzea egin dute. Antoniok biharamuna, ostea edo ajea leuntzeko aholkuak eman dizkigu eta Albaek XIX. Menderaino eramango gaitu, […]

3. saioa: Decidim què volem ser. Editorialean azken aste honen bilana egin dugu, beldurraren diskurtsoari baikortasunarena kontrajarri eta zenbait hautagairen dantza saioak aipatu ditugu. Ondoren, solasaldiaren atala abian jarri dugu, oraingoan politikari buruzkoa eginez. El calaix de l’absurd atalean Rajoyren azken perla entzun dugu eta Guiness marka bitxi batzuk aipatu […]

Gaurko saioko editorialean diasporatik Diada nola bizi izan genuen kontatu dugu, Via Lliurek eragindako masen sedukzioa eta hauteskundeetan ekimen honek izan dezakeen eragina aztertu dugu. Ondoren, erreportajea eta irailaren 8an Bilbon egindako elkarretaratzearen inguruko iruzkina. Vicent Partal eta Martxelo Otamendiren arteko berbaldian bildutako dokumentuetan oinarrituta, prozesuaren sorrera eta bilakaera aztertu […]

Lehengo aldiz euskara hutsezkoa ez den irrati saioa agertuko da Bilbo Hiria irratiaren programazioan, eta gaurko Diada egun esanguratsu hau profitatu nahi izan dugu berau iragartzeko. Bere egileek diotenez “argi eta katalanez” mintzo den irrati saioa izango dugu De mica en mica s’omple la pica Bilbo Hiria irratian. Saio honen […]