“De mica en mica s’omple la pica” Bilboko katalanek egindako saio berria Bilbo Hiria irratian

Lehengo aldiz euskara hutsezkoa ez den irrati saioa agertuko da Bilbo Hiria irratiaren programazioan, eta gaurko Diada egun esanguratsu hau profitatu nahi izan dugu berau iragartzeko. Bere egileek diotenez “argi eta katalanez” mintzo den irrati saioa izango dugu De mica en mica s’omple la pica Bilbo Hiria irratian. Saio honen bidez Casal Bilbaoko lagunek herrialde katalanetako kultura Euskal Herrira hurbiltzeko asmoa dute, katalana eta euskara tartekatuta, elkarrizketak, solasaldiak, umorea kultura eta gaurkotasuneko albisteak ekarriz. Ostegunetan 23:00etan eta igandeetan 13:00etan entzun ahal izango da irratiz, eta edozein unetan gure webgunean, bertan zabaldu dugun De mica en mica s’omple la pica atalean.

Saioaren izena (apurka-apurka betetzen da harraska) De mica en mica s’omple la pica i de gota en gota s’omple la bóta esaera zaharretik dator, gauzak astiro baina etengabe eginez helburua betetzen dela esan nahi duen atsotitza da. Hizkuntza irizpideotako salbuespen honen arrazoia ea balioa agerikoa da ikusi nahi duenarentzat: gurea irrati komunitarioa den legez, (euskaldunon komunitateari zuzentzen gatzaizkio) irrati saio hau sinpatia eta enpatiagatik hurbila zaigun komunitate batek beretzat egingo du, eta ez gure inguruan nagusi den espainieraz baizik eta katalanez eta euskaraz. Bejondeizuela eta ea apurka-apurka gure uhinetan bide oparoa egiten duzuen!

Entzun lehenengo saioa: Escalfem motors per a la Diada. (Argazkia: Stasiu Tomczak).

One thought on ““De mica en mica s’omple la pica” Bilboko katalanek egindako saio berria Bilbo Hiria irratian

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

De mica en mica: Escalfem motors per a la Diada

ol. Ira 11 , 2015
Estreinako emanaldi honetan De mica en mica s’omple la pica saio berria aurkeztu dute Casal Bilbaoko kideek. Euren burua aurkeztu dute eta egin asmo dituztenak azaldu dituzte saioko kideek. Noski, irailaren 11ko diada hizpide izan dute gure lagunek, katalanentzat hain interesgarriak diren egun hauetan. Capítol 1: Escalfem motors per a […]

Honekin lotuak