Gaur Lur haserre etorri da irratira atzo oso goiz bidali zutelako ohera. Amamak gaua eta egunaren arteko ezberdinasuna azalduko dio. Zu zein ordutan joaten Zara ohera? https://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/08-gaurezdagoeskolarik-eguzkiaetailargia.mp3 Deskargatu hemen.
Gaur ez dago eskolarik
Larunbat eta igande guztietan, goizeko 10etan Kiskur, Txipi eta Goroldio energiaz beteriko iratxoak gurekin izango dira kantatzen, ipuinak kontatzen eta jolasten. Beraz barre egin nahi baduzu animatu eta piztu irratia, Bilbo Hiria Irratia FM 96.0n edo bilbohiria.eus gunean, zure zain egongo garelako!!
Lur eta hodeiren klasekide bat beti gezurretan dabil. Gezurrak anka motza du. Alegia, gezurretan dabilena uste baino Lehen harrapatzen dutela esan nahi du, gaur ez bada, bihar Eroriko dela beraz kontuz ibili! https://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/07-gaurezdagoeskolarik-marikanela.mp3 Deskargatu hemen.
Hodei etxean gelditu behar izan da zorriak kentzen. Ikastolako beste umeek jakin eta barre egingo ote dioten kezka darabil buruan. Zuek zorririk izan duzue inoiz? https://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/06-gaurezdagoeskolarik-hodeiek%20zorriak%20ditu.mp3 Deskargatu hemen.
Hodei asteburu pasa joan da bere klasekoekin barnetegi batera. Hodeik, lagun batekin egingo zuela lo esan zion Lurri, lagun horrek beldurra diolako iluntasunari … Amets gaiztoak uxatzeko zer egin behar den jakin nahi baduzue entzun gaurkoa ipuina! https://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/05-gaurezdagoeskolarik-ilunpearen%20sekretua.mp3 Deskargatu hemen.
Gaur Lur ez da irratira hurbildu gaixorik dagoelako. Hodei kezkatuta dago. Ez daki zer egin dezaken bere lehengusina sendatzeko. Amama Felixak idei bat izan du. Zein ideia ote da? Jakiteko adi gaurkoa irratisaiora! https://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/04-gaurezdagoeskolarik-lur-gaixorik-dago.mp3 Deskargatu hemen.
Hodei kezkatuta dago eskolan, jolastorduan mutilek ez diotelako haiekin futbolean jolasten uzten neska izateagatik. Amamak lasaitze aldera, hori bera gertatzen zitzaiola txikia zenean esan eta tristura uxatzeko tortilla zati bat ematen dio. Hodei askoz hobeto sentitu da Jan ostean eta lurrek ea tortilla magikoa zen galdetzen dio amamari Baina zein […]
Gaur berriro ere irratian elkartu dira Lur Hodei eta amama Felixa gozatzeko eta ikasteko prest. Lur lokartuta dago gauean amets gaiztoak eduki dituelako. Amamak, kezkak ezin direla ohera eraman esan die. Irribarre batekin lokartzen bagara iribarre batekin esnatuko gara eta eguzkilore bana oparitzen die amets gaiztoak uxatzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/02-gaurezdagoeskolarik-amalur.mp3 Deskargatu hemen.
Gaur Lur, Hodei eta amama Felixa ezagutu ditugu irratian. Lurrek oinak lurrean ditu, Hodeik burua hodeietan eta amamak bihotza eskuetan… Zenbat gauza konpartituko duten entzuleekin! https://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/01-gaurezdagoeskolarik-hodeirenipuina.mp3 Deskargatu hemen.
Gaur Anemona Oskola eta Karramarroi konturatu dira, batzutan ezberdintzen gaituena lagungarria izan daitekela. https://bilbohiria.com/docs2/2016/gaurezdagoeskolarik/160603gaur_ez_dago_eskolarik_ipurtargiaren_ipuina.mp3 Deskargatu hemen
Uda gertu dago eta gure laguntxoak izerditan blai heldu dira irratira. Bilboko iturri guztietan gelditu dira goitik bera bustitzeko, freskoago sentitzeko, baina zer egingo lukete basamortuan biziko balira? https://bilbohiria.com/docs2/2016/gaurezdagoeskolarik/160527gaur_ez_dago_eskolarik.mp3 Deskargatu hemen
