Eskolara ikaskide berri bat etorriko da eta Ane Monna, Oskola eta Karramarroi kezkatuta daude ez dakitelako nolakoa izango den https://bilbohiria.com/docs2/2016/gaurezdagoeskolarik/160520gaur_ez_dago_eskolarik_kanguro_bat.mp3 Deskargatu hemen
Gaur ez dago eskolarik
Larunbat eta igande guztietan, goizeko 10etan Kiskur, Txipi eta Goroldio energiaz beteriko iratxoak gurekin izango dira kantatzen, ipuinak kontatzen eta jolasten. Beraz barre egin nahi baduzu animatu eta piztu irratia, Bilbo Hiria Irratia FM 96.0n edo bilbohiria.eus gunean, zure zain egongo garelako!!
Karramarroiri potolo deitu diote eskolan eta horregatik triste heldu da irratira.Bere lagunek,guztiok garela ezberdinak azaldu diote eta kasurik ez egiteko. https://bilbohiria.com/docs2/2016/gaurezdagoeskolarik/160512gauer_ez_dago_eskolarik_desberdina.mp3 Deskargatu hemen
Gaur Karramarroi oso pozik heldu da irratira, burua erabiliz, bera baino indartsuago den klaseko bati aurre egin diolako… Jakin nahi duzue zer gertatu zaion? Bada, entzun dezagun gaurko irratisaioa! https://bilbohiria.com/docs2/2016/gaurezdagoeskolarik/160507gaurezdagoeskolarik-martintxikietajentilak.mp3 Deskargatu hemen
Gaur Oskolak eta Karramarroik Ane Monnari susto erraldoia eman diote. Hasieran haiek ausartiak direla zioten, baina azkenean iluntasunari beldurra diotela onartu dute. Guztiok batera abestuz, haien beldurra irratitik kanpo bota dute. https://bilbohiria.com/docs2/2016/gaurezdagoeskolarik/160429gaur_ez_dago_eskolarik-jonas_eta_hozkailu_beldurtia.mp3
Karramarroi negarrez heldu da irratira hainbat lelokeriengatik….Nola konpondu jakiteko ipuintxo bat entzun dute. Irtenbidea kilikiliak egitea dela konturatzean, Karramarroiri kilikiliak egiten hasi eta ez dira gelditu barrez lehertu den arte. https://bilbohiria.com/docs2/2016/gaurezdagoeskolarik/160422_gaur_ez_dago_eskolarik.mp3 Deskargatu hemen
Gaur Ane Monnak, Oskolak eta Karramarroik zahartzaroari buruz hitz egin dute. Aitite eta amamak errespetatu behar ditugu asko daukagu ikasteko beraiengandik https://bilbohiria.com/docs2/2016/gaurezdagoeskolarik/160408gaurezdagoeskolarikkatuatxakurraetaotsoa.mp3 Deskargatu hemen
Kontxo! Gaur Karramarroi eguzkiaren bila joan da, oso triste eta kikilduta baitago horrenbeste hotzekin. Ane Monna eta Oskolari mezutxo bat bidali die. Ane Monnak eta Oskolak eguzkiaren desagerpenaren arrazoiak bilatzea erabaki dute. https://bilbohiria.com/docs2/2016/gaurezdagoeskolarik/160318gaurezdagoeskolarik_oroimenik%20gabeko_eguzkia.mp3 Deskargatu hemen.
Gaur guztokoen ditugun janariei buruz hitz egin dugu. Babarrunak dira karramarroiren gustokoenak baina gero puskerrak botatzen dituenez Oskolak eta Ane Monnak irratira joan baino lehen ez diote jaten itsi. https://bilbohiria.com/docs2/2016/gaurezdagoeskolarik/160311gaurezdagoeskolarikbabarrungagikoa.mp3 Deskargatu hemen
Gaur irratia txerriz beterik egon da eta gauzak hasieratik ondo (eta ez presaka eta halan-holan) egin behar direla ikasi dugu eurekin. Ipuina ezaguna egiten zaigu, ezta? Txerrikumeak eta otsoa… Eta eraikuntzarako osgaiak dira ipuin ezagun honen protagonistak. https://bilbohiria.com/docs2/2016/gaurezdagoeskolarik/160304gaurezdagoeskolarikhirutxerrikumeak.mp3 Deskargau hemen
Ane Monna etxean gelditu da, triste, atzo eskolan mutilez jantzita zihoala esan ziotelako, bakarrik urdinez joateagatik. Oskolak eta Karramarroik ez dute piperrik ulertzen. Zelan konponduko dute Ane Monnaren arazoa? https://bilbohiria.com/docs2/2016/gaurezdagoeskolarik/160211gaurezdagoeskolarikkarlotaprintzesa.mp3 Deskargatu hemen
