Amamak txipiroiak ekarri ditu Lur eta Hodeik probatu ahal izateko. Lurrek ez du probatu nahi ez zaiolako gustatzen gauza berriak probatzea. Amamak hasieran gauza guztiak berriak direla azaltzen die eta gauzak probatu behar direla ea gustatzen zaigun jakiteko. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/22-gaurezdagoeskolarik-txoriamokofina.mp3 Deskargatu hemen.

Gaur Lur etxean gelditu da katarroa harrapatu duelako putzuetan jolasteagatik. Amamak egiten ditugun gauza batzuk ondoriok  dituztela eta hauek irakasten digutela hurrengo baterako zuzen jokatzen azaldu die. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/18-gaurezdagoeskolarik-okaltxo.mp3 Deskargatu hemen.

Hodei eta Lurren klaseko baten osaba hil da. Gure neskatxoak kezkatuta daude bere gelakidea oso triste  dagoelako.  Amamak, hasieran triste egotea normala dela esan die  baina den.borarekin maitasunez gogoratuko dutela, irribarre batekin ahoan azaldu die. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/16-gaurezdagoeskolarik_betiko.mp3 Deskargatu hemen.

Gaur Hodeik bere abesti gogokoena ekarri du. Sorginek fama txarra daukaten arren, sorgin onak ere badaudela kontatu dio amamak.Gaiztoak ala onak dira sorginak? https://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/14-gaurezdagoeskolarik-gertudis%20sorgi%c3%b1a.mp3 Deskargatu hemen.

Lurrek Hodeik esaten duena errepikaten du lorito bat balitz bezala eta amamak ea liliputar bat den galdetzen dio…liliputarrak ezagutu nahi badituzue, piztu irratia eta entzun amamaren ipuina! https://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/11-gaurezdagoeskolarik-ongi%20etorri%20ikastolara.mp3 Deskargatu hemen.