Gaur Gabriel Aresti euskaltegiaren Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Egunotan dabil martxan Bilbon, hilaren 13ra arte. Aurtengo dokumentaletan Nekazarien borrokak, Biodibertsitatea, Lurraldea eta Elikadura burujabetza aztertuko dituzte, Joseba Martinek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Martxa hartuta, azaroan hainbat ekitaldi izango dira Atxuriko lokal horretan, Jabi Blazquezek komentatu duenez. DESKARGATU HEMEN
Troikak hala aginduta, Espainiako Legebiltzarrak laster bozkatuko du Kutxen Lege berria. Dakigunez, PPk eta EAJk horren inguruko ituna egin dute: Arantza Urkaregi BBKko Batzarreko kide eta EH Bildukoak aipatutakoak zer suposatzen duen aztertu du. DESKARGATU HEMEN
Emili Martin, Fagorren krisia frantziar estatuan, Aintzina gazte mugimendu berria, eta Donibane Garaziko sekta izan dira Pantzo Irigaraik jorratu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
Durangon, semaforoak kenduko dituzte laster, zirkulazioa eta horren eraginak arintzeko asmoz. Autoak hirietan arazo asko sortzen ditu, eta Josu Larrinagak horiek aztertuko ditu gaurkoan. DESKARGATU HEMEN
Urriari dagokiona eta azalean Ainhoa Güemes kazetaria eta artista. Erreportajean Deustualdeko Pare talde feminista, eta Barkua bete berba atalean “La hora del Primate” musika taldea, eta “Urak ttiki dire” antzeslana. Horiekin batera, Lur Malleak kontatu digunez, Gurera etorriak, Behin batean edo Inkesta. DESKARGATU HEMEN
Datorren ostiralean, azaroak 8, Amaia Lasaren heriotzaren lehen urturrena izango da, etxekaleratzea zela kausa leihotik salto egin zuelako. Gotzon Hermosillak komentatu duenez, gaur elkarretaratzea egin dute Barakaldon, eta ostiralean manifestazioa. DESKARGATU HEMEN
Joxe Rojasek Youtuberen musika zerbitzu berria, Indiako gobernuak eta debekuak, eta Facebookek Blackberry erosi nahi duela kontatu digu. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan, SOS Arrazakeriako Patxi de la Fuentek bi kasu komentatu ditu: pasa den astean etorkinen aurka Polizia Nazionalak egindako sarekada, eta etorkin batzuei egindako iruzurrarengatik aste honetan egin behar zen epaiketa DESKARGATU HEMEN
