Itzela, BPGa baino handiagoa, eta horrek esan nahi du, akordiorik lortu ezean, automatikoki zenbait murrizketa martxan jarriko direla. Horrekin batera, Luis Guridik Athleticen (eta beste talde batzuen) jokalarien zerga ordainketa berezia aztertu du. DESKARGATU HEMEN
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Pasa den astean hil zen giza eskubideekin konpromiso handia erakutsi duen gizona. Eta bi liburu utzi ditu azken bolada honetan, “Haserretu zaitezte” eta “Konprometitu zaitezte”, biak euskarara itzulita, Patxi Gaztelumendik gogorarazi digunez. DESKARGATU HEMEN
Azken bolada honetan nonahi entzuten (eta pairatzen) duguna. Hauen aurrean, hainbat sektore ari dira mobilizatzen, eta mobilizazio gehiago iragarrita daude. Lehen ez genbiltzan ondo, baina orain txarrago, Josu Larrinagak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Aurten ere Martxoak 8, datorren ostiralean, ospatuko dute Barakaldon. Betiko moduan Argitan elkarteak elkarretaratzea egingo du; eta aurten, Iretargi taldeak (emakume gazteena) gauza bera egingo du, Gotzon Hermosillak azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Wert erreforma, Igor Ijurra, Hnaa Edward, Iñaki Segurola, Korrika 18 eta, Frantzia eta energia atomikoa izan dira Mikel Asurmendi kazetariak komentatutako gaiak. DESKARGATU HEMEN
Duela urtebete zerutik gertu zebilen, orain, aldiz, infernua dauka gertuago: zer gertatu da?, nola dabil Athleticen modeloa?, edo euskal demografiak lehen mailan 3 talde izateko ematen al du? Galdera horiei eta gehiagori erantzun dio Xabier Aierdik. DESKARGATU HEMEN
Gaur hasiko da Laburbira, film laburren zirkuitua Erandion, Topaguneak eta hainbat euskal taldek antolatuta. Hilaren 29a bitartean 8 film 20 herritan izango dira ikusgai, besteak beste Sondikan, Barakaldon edo Bilbon, Amaia Alberdik kontatu duenez. DESKARGATU HEMEN
Martxoaren lehen bi astean denetarik izango dugu: kontzertuak, bertso-topaketa, jai berezia (Chloe), dantza, zinema, feminismoaren inguruko zenbait ekitaldi, antzerkia, mendi irteera, Enologia ikastaroa eta gehiago, Mikel Urbeltzek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Atxuriko Garcia Rivero Eskolan ikasten zuen 6 urteko Chloe neskatoak bihotz berri bat behar du, eta horretan dago Madrilen, trasplantearen zain. Igandean, elkartasunezko jai berezia egingo dute Bilboko Kafe Antzokian, Koldo Moralesek kontatu duenez. DESKARGATU HEMEN
Espainiako Armadak aste honetan egindako maniobrekin hasi du Mikel Bujandak. Gero, Langabezia eta Sakanan egindako greba, UPNren arazoak eta Nafarroako Bertsolari Txapelketa jorratu ditu. DESKARGATU HEMEN
