Eneko Gorri ekintzaile eta euskaltzalearekin solastatu da Anje Duhalde gaurkoan. Gaztetatik euskararen inguruko hainbat ekimenetan eta instituzioetan izan duen eskarmentutik, Ipar Euskal Herriaren egoera ondo ezagutzen duen ahotsa dugu Gorri. Egun, hiru herrialdeotan euskarak bizi duen egoteraz eta bera tartean dabilen Plazara kolektiboaren xedeez zein lan egiteko moldeez mintzatu da […]

Udaberriarekin batera, martxoaren 21ean, Olatz Salvadorrek “Basan” abestia kaleratu zuen. Berarekin hitz egiteko aukera izan dugu. Leire Vargas eta Oihana Aranarena dira letrak, eta Olatzek berak interpretatu ditu. Abestiak izan duen harrerarekin oso pozik dagoela kontatu digu Olatzek. Maiatzean beste abesti bat kaleratuko duela ere gaineratu du. Data zehazki ez […]

Aurten bete dira 50 urte Anje Duhaldek eta Mixel Ducauk lehen kontzertua eman zutenetik, eta urteurren hori ospatzeko oholtzara igotzea erabaki dute Errobi taldeko taldekideek. Maiatzaren 4an izango da Bilboko Euskalduna Jauregian arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Gurean izan da Anje Duhalde eta kontu kontari aritu gara Errobiz, kontzertuaz eta orain oholtzara […]

Ostiralero bezala Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Gaurkoan Deustuko jaiak, haurrentzako zinema eta artea, besteak beste. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240322_agenda_harkaitzen_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.

ARGIA astekariaren zenbaki berriaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, Libanoren egungo egoeraz Marta Marotok egindako erreportajea. Kristina Berasain ere elkarrizketatu dute: nazioarteko kazetaria eta Berria egunkariarekin Mendebaldeko Saharari buruzko liburua kaleratu du. Bukatzeko, kultura arloan, serie berri bat hasi dute eta bideoklipgintzari begira jarri dira ARGIAkoak. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240321_gorka_argia.mp3 Deskargatu hemen.

Udaberriarekin batera iritsi dira jaiak Bilboko auzoetara, eta urtero bezala, Deustuko jaiak izan dira lehenengoak. Ostiralean hasi, lehenengo asteburua gozatuta, bigarren asteburua bakarrik falta zaie. Jai Batzordeko Maialen izan dugu gurean, eta berak aletu dizkigu hemendik aurrera geratzen diren guztiak. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240319_maialen_deutoko_jaiak.mp3 Deskargatu hemen.