Martxoaren zortziak Mugimendu Feministak urtero bezala kaleak hartuko ditu; bihar, “Zaintzarekin, negoziorik ez! Arduratu zaitezte ja!” lelopean. Manifestazioa Jesusen Bihotzetik irtengo da 19:00etan. Azaroaren 30eko greba feminista orokorrak zaintzaren problematika izan zuen oinarri eta biharko manifestazioan zaintza izango dute berriro ere hizpide. Izan ere, Bilbo Feminista Saretzeneko kideen hitzetan, egungo zaintza […]

Gabriel Aresti euskaltegiak eta Zenbat Gara elkarteak Bilboko Arte Ederren Museoaren esku utzi dute Jose Arrue margolari abandotarrak 1920ko urteetan egindako beirate polikromoa. 2015 arte Kale Nagusiko 24an euskaltegiak duen egoitzan egon zen artelana, zaharberrituta, aurrerantzean museoaren esku egongo da eta bertan izango da berau ikusteko aukera, museoaren bildumara gehitu […]

Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileen ordezkariek euskararen aurkako azken epai judizialak salatzeko eta ehunka lanpostu publiko arriskuan jartzea onartuko ez dutela adierazteko agerraldia egin dute Bizkaiko Foru Jauregiaren aurrean. Lanpostu guztietan euskarazko gutxieneko ezagutzak bermatzea eskatu dute, izan ere, haien hitzetan, horrela bakarri bermatuko da euskaldunek euskarazko zerbitzua jaso […]

Madrilgo diputatuen kongresuan, Hezkuntza artistikoen lege berriak tramite inportante bat pasa behar zuen gaur  eta  Zirkua ez da aintzat hartuko lege berri horretan. Gaur zenbait alderdik zirkuaren alde egindako emendakinak seguruenik atzera botako dituzte. Euskal Herriko zirku elkarteko Elsak eman dizkigu xehetasunak eman dizkigu. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240305_elsa_zirkua.mp3 Deskargatu hemen.  

Arriaga Antzokiak “Guridi: Magical Bidaia” ikuskizun propioa estreinatuko du martxoaren 9 eta 10ean. Bina emanaldi emango dituzte egun horietan: 17:00etan lehenengoa eta bigarrena 19:30ean. Antzerkia, zuzeneko musika, dantzariak eta efektu magikoak uztartuko ditu familia osoarentzako den ikuskizun honek. Angel Mirouk idatzi du obraren testua eta berak eta Pako Revueltasek sortu […]

25 urte beteko ditu aurtengo “Bilbaopoesia” jaialdiak eta hori ospatzeko aurtengo ediziora jaialdia urtez urte posible egin duten artistak gonbidatu dituzte. Martxoaren 15ean hasi eta 24an amaituko du; lehenengo egunak Blas de Otero egunarekin egingo du bat eta egun hori aprobetxatuko dute, besteak beste, poeta bilbotarra gogoratu eta omentzeko. Hamaika […]

Ostiralero Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek asteburuko planak ekarriko dizkigute Bilbo Hiria Irratian. Euria egiten badu zer egin dezakegu, hemen duzue erantzuna. Hainbat proposamen ekarri dizkigute, musikatik hasita, hamaika proposamen asteburu honetarako. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240301_agenda_enekoren_taldea.mp3 Deskargatu hemen:

2018ko udazkenean  Bakarka deituriko lana plazaratu zuen Ruper Ordorikak. Gitarra lagun zuela, bakarka jo eta grabatu zituen bere kantuak, bere ibilbideko abesti ezagunenetako batzuk errepasatuta. Gaur Bakarka bi argitaratu du,  bere gitarraren eta ahotsaren laguntzarekin bakarrik, giro intimoan agertzen zaigu. Bere anaia Jonanekin Azkarateko Mamia estudioan grabatu, nahastu eta masterizatutako […]