Ubuntu 9.10 sistema eragile librea hartu dugu hizpide, azken argitarpenetik egun bakar batzuetara.  Irratira Josu Orbe irakaslea gonbidatu dugu, eta Ubunturen gaineko xehetasunak, bitxikeriak eta azalpenak eman dizkigu. Bere Ubuntu Basque Experience bloga alde horretatik edukiz jositako webgunea da. Entzuleek ere #ubuntu11 etiketa erabilita, bere esperientziak kontatu dizkigute twitter bidez. […]

Xiberoko Botza irrati euskalduna izan dugu hizpide: Joanes Etxebarria irrati esataria eta webgune berrituko arduraduna aritu da gurekin hizketan. Irratia.com emankizunean xiberuraz aritu da bera, eta Interneteko aukerak aztertu ditugu berarekin. Egun, irrati euskaldun hori egiteko Internetek eskaintzen dizkien aukerak zehaztu ditu Etxebarriak. Saioaren bigarren zatian, musika aditu ondoren geocities […]

Internet Gaur galdetu diegu gure solaskidei: Maite Goñi, Gorka Julio Teketen eta Adur Larrea izan dira gurean, ikasturteari hasiera emanez. Erronka berriak, arriskuak, aukerak eta kezkak izan ditugu hizpide. Liburu elektronikoa, sare sozialak, ikusentzunezkoak… aipagai. Irratia.com erabiltzaileek ere #iGaur etiketarekin parte hartu dute lehen saio honetan. Aurrerantzean astero tag bat […]

Euskal Herria Zuzenean zuzenean bizi eta gero, aurtengoan saioa egin dugu Heletako plazatik bertatik. Info7 irratiaren estudioan izan gara gu ere, eta irratia.com berezi bat egin dugu, orain podcast bezala aurkezten dizueguna. Festibaleko hiru egunen errepasoa, musika, ekitaldiak. Jaialdiaren bilana egin digu Eneritz Zabaleta antolatzaileak, eta zuzeneko jarraipenean arreta berezia […]

Adierazpen askatasuna hitz potoloa da, berba handia. Guk aurreko asteburuan Norvegian burutu den nazioarteko foro bat aitzakitzat hartuta, bertan egondako Lutxo Egia kazetari eta idazlea gonbidatu dugu gurera. Oslon bizitakoa, hango gaiaik, nazioarteko egoera eta Euskal Pen Klubak egiten duen lana ere aipatu digu. Tartean zenbait proiektu interesgarriren berri jaso […]

Greba Orokorra hartu dugu hizpide gaurkoan. Wiki batean bildutako greba kantuekin osatu dugu gure irrati emankizuna. Eta horrez gain, sarean grebaren inguruan dauden ekimen ezberdinen eta bereziki grebaorokorra.info gunearen gainean aritu gara. Bideoz eskaini dugu emanaldia greba orokorraren Telebista herritar eta partehartzailean, eta froga ezberdin eta bereziak egin ditugu. Saio […]

Hasier Etxeberria idazle eta kazetaria izan da gurean. Zuzeu.com Interneteko albistegi digitalean ari da gaur egun, buru belarri. Eta elkarrizketa mamitsua izan dugu egungo sareari buruz. Proiektu horizontala izan asmo du zuzeu.com honek eta oraindik publikoki aurkeztu ez badute ere arrakastatsua suertatzen ari da dagoeneko. Saioa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordik zuzendu duten filmearen kantuak entzunez hasi dugu gaurko saioa. Munduaren bira doan. Kaki Arkarazok sortutako musika, Pettiren ahotsarekin besteak beste. Eta galdezka hasi gero, Asisko eta Juanjori. Irudiak, filmea, musika, Internet, mundua, Euskal Herriko kuadrilak. Ordu bete eman dugu berbetan, askoz gehiago ez du iraungo […]

CCCP izeneko bilkurak egin ohi dira aspaldion kafea, kopa eta puruarekin (charla con cafe copa y puro) eta apirilaren 4ean Bilboko Kukutza gaztetxean batu ziren hainbat hacker. Bertako kronika egin digu Dabidek, eta bide batez hacking-aren gainean mintzatu dugu. hackinbadakigu taldea, Joomla kafea eta beste. andik, orohar. Albisteak 2.0 Eta […]