Euskal Herria Jamaika Clash aurkezten izan dugu Fermin Muguruza Bilbo Hiria irratian. Anartz Bilbaok (Gaubasa) eta Jabi Zabalak (irratia.com) elkarrizketa egin, eta bi zatitan eman dugu irratitik. Jamaikan grabatutako BASS-QUE CULTURE dokumentala ETBn emititzen zuten egun berean eman dugu elkarrizketaren txatal luze bat, kantu batzuk tartekatuz. Martxelo Otamendirekin Berria […]
Irratia.com
Jabi Zabala eta Patxi Gaztelumendiren eskutik euskal gizarte digitala bere adierazpide guztietan: sormena, artibismoa, aktibismoa, hacktibismoa, musika, arteak, bertsoa, sare sozialak, eduki libreak eta beste. “Pentsatu lokalki, ekin globalki”…
Maiatzaren lehenaren biharamunean ari gara irrati emankizuna egiten. Maiatzaren lehenaren egunsentian, esan badaiteke. Mundu osoan ospatu du, eta horren islada eman nahi izan dugu gure irratsaioan ere. Interneten bidez, azkar jakin dugu munduko berri. Europan adibidez, ekimen berezia burutzen da azken urteotan Euromayday, Berlin istiluak izan direla aipatu du ETBk […]
Googlemaps aplikazioak berrikuntza ugari eskaini ditu asteon, azkena gaur goizaldean Euskal Herrian goizeko 3:00ak zirenean. Adi adi jarraitu dituzte Eibarren tagzania.com egiten duten lagunek. Tagzania iazko uztailean (2005ean) pentsatu, asmatu eta gauzatu zuten, eta geroztik mundua etiketatzen dihardu ehundaka lagunek. Horretaz mintzatu gara Luistxo Fernandezekin. Elkarrizketa mamitsua izan da, eduki […]
Blogak 2.0 topaketa izango dugu asteon Deustuan. Web 2.0 gero eta sarriago aipatzen ditugun berbak (eta zenbakiak) dira; Interneten ez da besterik aipatzen aspaldion, eta guk geuk ere horretaz berba egitea erabaki dugu. Albisteak sortzen dira eta gu ere horretaz mintzatu gara gure saioan. Gaurko saiora Aitor Ortuondo mundua.com blogak […]
Bada astebete ETAk su-eten iraunkorra adierazi zuela; bideoa eta komunikatua, berehala albiste bilakatu ziren Euskal Herrian bezala mundu osoan ere. Eta Internet horren lekuko paregabea izan da, eta bada oraindik be. Asteazken eguerditik, ohiko komunikabideekin batera (telebista, irratiak, egunkarien edizio elektronikoak…) blogetan, tag bilatzaileetan su-etenearen inguruko albiste, iruzkin, post eta […]
Nazioarteko egoerari begira jarri gara gaurkoan Bilbo Hiria irratian egin dugun saio berezian. 3 urte dira Ameriketako Estatu Batuek Iraken gerra hasi zutela, eta orduko uneak gogora ekarri ditugu Iraken egondako euskal brigadista batekin: Imanol Telleria. Imanolek, beste kide batzuekin batera Bagdaderako bidea hartu zuen, bidaia berean Bagdad Rap filmeko […]
Asteburuan Komunikabide alternatiboen Gazte topaketak izango dira Kukutza gaztetxean. Horregatik Jon Telleria Gaztesareako kidea gonbidatu dugu gure saiora. Eta topaketako gaiak eta eztabaidarako puntuak agertu dizkigu Jonek. Hiru egunetan zehar Euskal Herri osoko gazteak eta komunikazio proiektuek bat egingo dute Errekaldeko Kukutza gaztetxean. Deskargatzeko Irratia.com-en azken saioa klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom060314.mp3
Saio berezia eskaini diogu Kontrainformazioari. Eta horretarako, egun abian dauden proiektu ezberdinei buruz mintzatu gara. Indymedia, Irrati libreak, Telebista herritar proiektuak, Internet bidezko proiektuak… denetarik izan dugu aipagai.Amatau TVri buruz jakiteko, Tas Tas irrati libreko elkarrizketa bat entzun dugu; Indymediaren historiaren berri izan dugu, eta Iruñean aurreko astean abian […]
Irratia.com-en azken irratsaioa deskargatu nahi baduzu, klikatu Hemen Entzun :https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom060221.mp3