IRRATIA.COM #157: Xiberoko Botza, Santimamiñe garaiko Internet eta albisteak 2.0

xiberokobotzaXiberoko Botza irrati euskalduna izan dugu hizpide: Joanes Etxebarria irrati esataria eta webgune berrituko arduraduna aritu da gurekin hizketan. Irratia.com emankizunean xiberuraz aritu da bera, eta Interneteko aukerak aztertu ditugu berarekin. Egun, irrati euskaldun hori egiteko Internetek eskaintzen dizkien aukerak zehaztu ditu Etxebarriak.

Saioaren bigarren zatian, musika aditu ondoren geocities zena zelan desagertuko den komentatu dugu. Interneten historian, euskarazko lehen webguneak kasu, gogoratzeko parada izan dugu. Ostean asteroko albistegi digitalari -Albisteak 2.0- ekin diogu.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Piperpolis: Bide Ertzean eta 'Babiloniko loreak 'antzezlana

al. Urr 26 , 2009
Bide Ertzeanek urte hasieran Tolosan egindako zuzeneko emanaldiaren disko eta Dvda ezagutzeko aukera izan dugu gaur. Taldearen hamargarren urteurrena ospatzeko egindako kontzertua Leidor Sessions deituriko disko eta Dvdan batu dute. Imanol Ubedarekin batera Bider ertzeeanen ibilbidearen errepasua egin dugu. Bestetik Ande Lipusekin batera Antzerkiola imaginarioak estreinatu berri duen’ Babiloniako loreak’ […]

Honekin lotuak