yes we kan esanez abiatu dugu gaurko saioa. Beltzen doinuak sintoniaren ostean, Maialen Errotaberek eztiki, Guantamera gero, munduan espetxe bat gitxiago egongo den esperantzan. Yes we can. Zaindu maite duzun hori, Kafe Antzokia. Zenbat Gara elkarteko Xabierrek etorkizun iluna margotu dugu. Kafe Antzokia itxi egingo da, baldin eta Bilboko udalak […]
Irratia.com
Jabi Zabala eta Patxi Gaztelumendiren eskutik euskal gizarte digitala bere adierazpide guztietan: sormena, artibismoa, aktibismoa, hacktibismoa, musika, arteak, bertsoa, sare sozialak, eduki libreak eta beste. “Pentsatu lokalki, ekin globalki”…
2009. urte hau zelan hasi dugun kontatzea alferrikakoa da. Badira hiru aste Gazako herritarrak, palestinarrak, hiltzen ari direla. Israeldar hegazkin, tanke, bonba eta tiroen eraginez hilak ere. Guk, irratian musika eta hitza uztartuz gure elkartasuna igorri gura izan dugu hara. Euskal Herritik Palestinara. Sarea eta uhinak kanaltzat hartuta. Fermin Muguruzak […]
Sare sozialak ekarri ditugu hizpidera. Horretarako facebook sareko gure bi lagun gonbidatu ditugu estudiora. Iruri Knörr eta Katixa Agirre. Biak gasteiztarrak, Internet eta teknologia berrien erabiltzaile. Blogariak, sare sozialetako erabiltzaile… eta gai honi buruz esateko asko daukatenak. Elkarrizketa mamitsua izan da, laurok berba asko egin dugu, eta horrez gain jendeak […]
Arrasate Press sortu zela 20 urte direla irakurri genion blogean Joxe Aranzabali. Eta gurera gonbidatu dugu horretaz berba egitera. Eta 20 urteotako kontuak hizpide hartu ditugu, 20 minututan edo. Eta autoedizioa: garai bateko Macintosh txikiak, eta Aldus Pagemaker programak… Ostean, aurtengo kontuetaz aritu gara Joxe Rojasekin. zortzi2008 antolatu du aurten […]
Mikel Laboaren kantuak entzungo dituzu saio honetan. Berak kantatuak batzuk, bereak hartu eta talde zein musikari berriagoek/gazteagoek egindako moldaketak. Joseba Sarrionandiaren liburua izan dugu gero, Munduko zazpi herrialdetako ipuinak. Susa aldizkaritik batutako ipuinekin liburua osatu du Mikel Elorzak: Aspaldiko lagunen bisita. Ondo azaldu digu. Durango izan dugu hizpide. Xabier Amurizaren […]
Maletak hartu eta mundua ikustera abiatu gara. Hala ere, gure podcast saioek ez dute etenik. Bilbo Hiria irratian eta sarean irratia.com entzun daiteke oraindik. Kontua da Tagzania.com berria gertutik ezagutzera jo dugula. Eibarren egin dugu geldialdia. Bertan; Luistxo, Mikel eta Garik hartu gaituzte. Elkarrizketa luzea eta patxadatsua izan dugu beraiekin, […]
Gaur Fermin Muguruza izan dugu gurekin zuzenean. Aspaldiko laguna dugu FM, eta irratia.com proiektua beti gertutik jarraitu du. Izan ere, gure lehen emankizuna beragaz batera egin genuen 2000ko azaroaren 1an. Gerora ere bisitatu gaitu, zabaldu ditugu bere doinuak, berba egin dugu… eta munduan zehar uhinetatik eta sarean hedatu ditugu kontzeptu […]
Ez dago luntxik aurreratu zuten, eta proiektua aurkeztu ostean fish&txips hartzera joan dira. Han harrapatu ditugu guk Gorka Julio eta Haritz Rodriguez arraytxiki web laborategiko kideak. Aurkezpena egin berritan. Laborategia eta publikatu aurkeztu dizkigute. Albisteak 2.0 Gure albistegiari ekin diogu gero. Aste honetako albiste nagusiak. Albiste teknologikoak. irratiacom etiketarekin bildu.net […]
2000. urteko azaroaren lehenean sortu genuen irratia.com euskarazko lehen irrati digitala. Fermin Muguruza elkarrizketatu genuen orduan FM 99.00 dub manifest lana plazaratu berri zuela. Asmathic lion sound system argitaratu bezperetan ospatu dugu urteurrena. Hasieratik entzule dugun Mr Snoid lagunak kantu aukeraketa bat egin digu. 8 kantu jarri ditugu. Eta mintzatu […]
Agerkari digitala da Kazeta.info eta bertako eduki sortzaile den Maite Ubiriarekin mintzatu gara. Ipar Euskal Herriko aktualitatea, Internet, sarearen aukera izan ditugu hizpide. Hasieratik oso proiektu interesgarria iruditu zaigu, eta sortu zenetik hiruzpalau aste igaro ez badira ere, gurean mintzatu gura izan dugu Kazetari buruz. Albistegi digitalari ekin diogu ostean, […]