Software librearen Europako hiriburua bilakatu da Flandriako Brusela asteburuon. Euskaldunak ere izan direnez bertan, Mikel Iturbe gonbidatu dugu irratira. Bertan ikusi eta ikasitakoaz mintzatu zaigu, eta software libreak gurea bezalako hizkuntza eta komunitatean duen garrantziaz aritu gara. albisteak 2.0 Albiste teknologikoak hartu ditugu gero hizpide. Gure eremu hurbilean zein urrutiago […]

Hiru gonbidatu izan ditugu irratsaioa egiteko orduan: Iruñeatik, Euskalerria irratiko teknikari Ibon Gaztanbide; urte luzetan Euskadi Irratiko esatari izandako Susana Mujika kazetariarekin mintzatu gara gero; azkenik Hondartza parean harrapatu dugu Makala disko jartzaile eta musikaria. Irratia bizitzeko eta egiteko hiru modu ezberdin eta interesgarri erakutsi digute Ibon, Susana eta Mikelek. […]

Mikel Laboa izan dugu gogoan. Bere eraginak, bere gustuko musika eta autoreak. Testuinguruan jarri dugu Mikel Laboaren ibilbide artistikoa, musikala… Ibon Rodriguez musikari eta musikazalea eta Julen Azpitarte kazetari musikazalea gonbidatu ditugu gurera. Diskoak, biniloak, mp3 kantuak, wikipediako apunteak, biografiak…. zer ez duten estudiora ekarri gure bi lagunek. Saio interesgarria, […]

To shoot an Elephant egun globala, urtarrilak 18. Eguzki Bideoak kolektiboko kideak izan dira gurean. Dokumentala, Palestinako egoera, Alberto Arceren proiektua, lizentzia librea, emisio globala… eta beste hainbat gai hartu ditugu hizpide. Euskal Herrian 50 emanaldi inguru, eta mundu mailan 300 proiekzio egin diren egunean. Ekimen globala, Iruñeatik mundura. irratia.com […]

#Asel askatu esanez eta Fermin Muguruza eta Manu Chaoren Maputxe kantuagaz abiatu dugu 2010eko lehen saioa. Ozen eta argi. Podcast hau ere, Txilen edo Euskal Herrian libre entzun dezan abeslari, idazle eta blogari euskaldunak. Joxe Rojas Teknopata blogaria izan da 2009ko urtea sarean gugaz batera komentatu duena. Oso elkarrizketa interesgarria […]

irratia.com eta egunkarialibre.info auzolanean. Bilbo Hiria irratitik zuzenean arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Manifestazioa, iritziak, Egunkariako auzipetuak, elkartasuna, jendea, irrintziak, oihuak, salaketa, elkartasuna, kalea, mobilizazioak, argazkiak, irudiak, zuzeneko irudiak, musika, ahotsa, mezuak… Irrati emankizuna FMtik (96.0 fm) zein Internetetik zuzenean, mundu osora. Auzolanean egindako saioa izango da, jendea kalean, telefono irekia, mikrofonoak […]

Musikherria disketxekoek elkarlanean burutu dute azken disko hau. Sahararen aldeko lana burutu dute talde ezberdinek. Horko doinuekin abiatu dugu irrati emankizuna. Saharan hasi, eta bestelako doinuekin jarraitzeko, Durangoko azokaren atarian. Musikarekin jarraitu dugu, Mikel Laboari Bi kate bertsio berezia eskaintzeko, BAP! taldearena. Eta gero eitb.com eta bereziki ETBko albistegietako tarte […]

Open Street map ezagutzen duzu? Munduko mapa librea da, wikipedia egiten den bezala osatzen ari den mapa. Euskal Herria ez dakigu esistitzen den, baina euskal herriak hasi dira mapeatzen bertan. Mikel Lizarraldek azaldu digu mapak zelan egiten diren. Eta mapan ibili gara gora eta behera, Durangora heltzeko. Azokatik paraje, Ahotsenea […]

Xabi Strubell  musikari, sortzaile eta blogaria izan da gure artean, Zura taldearen agur eta azken txanparen aitzakian. Musikak, poesia, sorkuntza, sare sozialak, Internet, blogak hartu ditugu hizpide. Berak sortutako doinu eta kantuak entzun ditugu bitartean. Saioaren bigarren zatian Albisteak 2.0 espazioan, aktualitate teknologiari buruz berbetan aritu gara, labur eta azkara. […]

Firefox  nabigatzaile libreak 5 urte bete dituela eta, saio berezia egin dugu. Librezale.org ekimeneko Julen Ruiz Aizpuru izan da gurean, firefoxen lokalizazio eta garapenei buruz berbetan. * librezale.org * mozilla fundazioa * firefox 5 urtez Saioaren bigarren zatian Berlineko harresiarekin lotura duten kantuak entzun, komentatu eta bertsolari txapelketan murgildu gara. […]