UXUE ALBERDI, bertsolari, idazle eta sortzailea …izan dugu K. Antzokian; bapatean, gorputzak, gorpuzkerak eta gorputzaldien inguruko matazak desarildu dizkigu elgoibartarrak; genero kontuak, joera eta jarrerak bilbatu izan dituen artean. bada bai, zer pentsatua! DESKARGATU HEMEN
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Igandean izango da presidentetzarako hauteskundeen 2. itzulia, eta aurrez-aurre Manuel Santos gaurko presidentea eta Oscar Ivan Zuluaga uribista. Fakun Aznarezen ustez, hauteskunde horiek garrantzi handia izan dezakete, Kolonbian zein inguruko herrialdeetan, Venezuelan esaterako. DESKARGATU HEMEN
Espainiako erregearen abdikazioa, Udal etxebizitzak, Grebalariak Askeko manifestazioa, eta Munduko Arrozak izan dira Aitziber Ibaibarriagak komentatu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
Kolpez kolpe, bertsoz bertso…jardun dute Iosuk, Erlantzek eta Apolok. Alde batetik Enkarterrietako finaleko zenbait ale eta bestetik Gernikako Bizkaiko Eskolarteko finalaren laginak ere ekarri dizkigute gaurkoan; artean, jakina, informazio zenbait, agenda etab. Murgil eta goza bertsoarekin! DESKARGATU HEMEN
“Euskaldunok eta telebista: potentzialtasunak eta errealitatea XXI. mendean” lelopean, Xabier Landabideak hitzaldia eman du aste honetan Kafe Antzokian. Bere doktore-tesian oinarrituta, kuantitatiboki baino kualitatiboki aztertu du gaia eta ondorioak argi agertzen dira elkarrizketan. DESAKARGATU HEMEN
Klasiko bat Bilboko Kafe Antzokiko programazioan, hamabost urte indarrean daramatzana. Anje Duhalde ekimen horren sustatzailearekin hitz egin dugu, hain zuzen gaur ikasturte honetako azken saioa izango dela kontuan hartuta. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Bilbo Zaharra euskaltegiko Josu Muniozguren zuzendariaren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Azken egunotan izandakoari errepasoa egin ondoren, Mikel Urbeltzek aste honetan izango ditugunak komentatu ditu: filma, hitzaldiak, kontzertuak, ibilbidea, Kafe Solasak.. Datorren astean, beste film bat, dantzak, kontzertuak, jaia… Informazio gehiago: kafeantzokia.com gunean. DESKARGATU HEMEN
… fresko-fresko Pantxo Irigarai, Irulegiko Irratiko kazetariaren ahotik. Bihar abiatuko da Pauen Nikola Bonnemaison medikuaren aurkako epaiketa: zazpi eutanasia kasu leporatzen dizkiote eta auzi pisua espero da; Ziburuko ikastolako kideak kexu dira, udalak leku gabe utzi nahi dituelako…; eta azkenik, gomita luzatu digu Pantxok, datorren igande arratsaldez Urruñan egingo duten […]
Maiatzeko zenbait ekitaldi azpimarratu ondoren, Jabi Blazquezek hil honetan Bilboko Hikaateneon izango dutena kontatu digu: hitzaldiak, kontzertuak, erakusketa, Kafe Zientifikoa, mendi irteera.. Uztailean eta Aste nagusia hasi arte, itxita egongo da programazioa, Jabik azaldu digunez. DESKARGATU HEMEN
