Ekainaren 26an (19:00-22:00) jai polita Basauriko Mariaenean, joan nahi duten neska-mutil, andra-gizonentzat zabalik. Desioak aztertzeko, gutako bakoitzarengan dagoen aniztasuna esploratzeko eta guztien artean kontu erotikoen bilduma egiteko izandako tailerraren itxiera ospatzeko jaia.Saioak urteak daramatze sexologia lanbide duela. Eta badaki horretaz zeozer. Plazerra izan da solasaldia gaur ere, eta horra agertu zaizkugu sexu-bulegora […]

Ladislao taldea lazkaotarra da; duela bi urte batera jotzen hasi zen punk-rock talde honetako kideak ez dira atzo goizekoak musika munduan, orain arte Brigada Criminal, Fist Fucking edo Eskoriatza taldeetan ibilitakoak dira, eta Ladislao taldearen lehenengo lana kaleratu dute, “Pantailak”. Egurrrreeeeee!!!!  DESKARGATU HEMEN

EAJk eta PSEk, baita PPk ere, Kutxabanken fundazioak sortzea erabaki berri dute. Luis Guridik horrek izan ditzakeen eraginak aztertu ditu, pribatizazioa gauzatuz gero euskal ekonomiarentzat kolpe latza izango dela gaineratuz. Elkarrizketaren bigarren zatian, Europako Banku Zentralak ekonomian sartuko dituen 400.000 miloi euro komentatu du Luisek.  DESKARGATU HEMEN