Maiatzaren ondarrean ohiko jaia da Gabriel Aresti euskaltegiko ikasle zein irakasleentzat, Algara konpartsak antolatuta. Liher Barrantesek programazioa, giroa eta asmoak ere kontatu dizkigu. DESKARGATU HEMEN
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Aste honi dagokiona eta azalean Iulen Madariaga. Asteko gaia Europako Hauteskundeak dira, eta Erdiko Kaieran Mursego. Kobazuloak, Cristina Uriarte, Gorka Lekaroz, eta bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak “Bogotá eta zaborrak” artikulua komentatu du. DESKARGATU HEMEN
Mikel Bujandak hauteskunde horiek Nafarroan utzitako eragina aztertu du. Gero, Euskararen egoera, “Ene kantak” diskoa, eta astebururako Agenda komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Lehen orduan, Pedro Elias Igartuak The Black Keys, Pekenikes, Cabaret Voltaire edo The Monochrome Seten kantak jarri dizkigu. Bigarrenean, aldiz, Carlos Santana, Wilko Johson, Carmen Miranda, Duke Ellington edo Louis Armstrongen kantak entzun ditugu. DESKARGATU HEMEN
… zatoz Iosu, Apolo eta Erlantzekin eta goza ezazu gure sortzaileekin: gaurkoan A. Arzallusek eta I. Elortzak joan den zapatuan Bilboko K. Antzokian egin bazkarian kantatutako zenbait ale dakarzkizuegu esklusiban, eta jokatutako Uribe-Kostako finalari ere erreparatu diogu. Gure inguruko agenda ere entzungai duzu, entzule. Biba bertsoa! DESKARGATU HEMEN
Jana: JOHN CHEEVER “Igerilaria” (Jasone Larrinagak euskaratua) + LITERATURIA (Gotzon Barandiaran + Oier Guillan “Gabrielen Lekua” + Galder Perez & Ane Zabala “Urak Ttipi dire” + Iñigo Aranbarri). Edana: TERENCE BLANCHARD “Central Focus” + IMANOL EPELDE “Etxepare rap” + XABIER MONTOIA “Misteriorik bada” + BIDE ERTZEAN “Jaun andreok, bihar arte” […]
Igandean, ekainaren 1ean, ospatuko dute Balmasedan. Kalitatezko Euskal Eskola Publikoa eraikitzea helburua duen jairen inguruan EHIGEko Lurdes Imazek eman digu informazioa: Enkarterrietako egoera, guneak, aholkuak eta gehiago. DESKARGATU HEMEN
Pasa den igandean egindakoak eta zenbaketa txarto eginda zegoela esan digu Aitziber Ibaibarriagak. Horrez gain, Aitziberrek 7 Kaleetako Oinezkoentzako Esparruari buruzko neurri berriak, eta Solokoetxeko Antenak eta elkarretaratzeak komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Ostegun honetan inauguratuko dute, ekainaren 8ra bitartean, Areatzan. Bertan, Asier Munategik azaldu duenez, 55 saltoki izango dira, eta horiekin batera hitzaldiak, erakusketa, sariak eta gehiago. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Fakun Aznarezek hiru berri ekarri dizkigu: hasteko, pasa den igandean Kolonbian egindako presidentetzarako hauteskundeak. Gero, Argentinako Las Herasen izandako langileen borroka komentatu du. Eta bukatzeko, Venezuelan gertatutako hilketa baten berri eman du. DESKARGATU HEMEN
