Buru-mapak gainezka egin digu gaur solasaldi/jolasaldiaren 20. minuturako. Etorri oparoa Ainhoak eta Agusek. Muhinean dabiltzala emoten dau. 4 adar marraztuak genituen hasteko: Eguzki Dantza. Roy LittleSun. Pagorriaga. Osanatur. Euskera. Aitxakia: ekainaren 20tik 30era, Pagorriagan (Gipuzkoako Murumendin), Eguzki Dantza (One Heart Dance) izango dugu. 10 gau eta egun norbere muhinean egoteko, […]
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Abstentzioak markatuta, ia %57koa, Josu Larrinagak aldaketa batzuk sumatu ditu: nahiz eta orokorrean Kontserbadoreek irabazi, aztertzekoak dira bai eskuin muturrekoek bai ezkerreko koalizioek ere izandako hazkundeak. Hego Euskal Herrian, EH Bilduk irabazi du. DESKARGATU HEMEN
Pasa den astean hainbat hiritarrek salaketa jarri zioten Josu Bergara Sestako EAJko alkateari. Gero, hedabideek hartu zuten aferaren protagonismoa. Patxi de la Fuentek azaldu duenez, salaketa errolda legeak agintzen duen bezala ez betetzeagatik izan da. DESKARGATU HEMEN
Lehen Oiolako urtegia edo Lutxanako tunelak izan ziren eztabaidaren gakoak. Azken egunotan, aldiz, Bizkaiko Diputazioak ateratako mapa bat, edo Saski Baloi Munduko Txapelketa dira, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Hilaren 15etik 18ra eginda, 32. edizioa bete du seguru aski espainiar estatuan garrantzi handiena duen Azoka horrek. Jon Iñaki Artetxek giroa, hitzaldiak, erakusketak, sariak eta gehiago kontatu dizkigu. DESKARGTU HEMEN
Gaur, AEKko Igor Elorduiren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Piknik_20140521# Aresti FANT eta Pirineos Sur Jana: GABRIEL ARESTIren “Harri eta Herri” (“Nire aitaren etxea” + “Egia bat esateagatik” -bere ahotsean- + “Kontuak eskatzen badizkidate” + “Nire izena”) + FANT (Iñaki López de Aguileta + Ana Isabel Morales + Alex Zinejale -bilana- + BARNEZINEtik “Coherence”) + “I Only Have Eyes […]
Proposamenez beterik dator gure saioa: Arratia aldera jo dezakegu eta Lapur erreka bisitatatu, sukaldean Ajoarrieroa nafar erara prestatu edota Igerabide adunarraren azken musika lanarekin gozatu; halaber, zergatik ez bat egin 25 urte bete duen Durangoko Berbarokoekin larunbatean egunean zehar eta igandean Ondarruko Antxoa Egunean murgildu? Aukera gehiago ere aurkituko duzu […]
Aste honi dagokiona eta azalean Xabier Montoia eta Mikel Antza idazleak ditugu. Asteko gaia Telebista interaktiboa da, eta Termometroan Josune Ariztondo elkarrizketatu dute. Net Hurbilean “Zorraren ardurak eta festa Parisen” dugu, eta bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak Larrun gehigarria komentatu du. DESKARGATU HEMEN
Espainiako Derfentsa Ministerioak antolatuta, America 66. errejimenduaren erakusketa inauguratuko dute gaur Iruñean, eta horrekin batera horren aurkako jarrera gero eta handiagoa. Horrez gain, Mikel Bujandak Hauteskundeen kanpainaren amaiera, “Mini jobak” Parlamentuan, Ogasuna eta Osasuna futbol taldea, eta Agenda komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
