Gaur, errezeta bat (patatak errioxar erara), txango bat (Leunganera), Bilboko Gutun Zuria jaialdia, Xaiko taldea, Phil Cunningham, Aly Bain, Agenda, musika eta gehiago, asteburua behar den bezala aprobetxatzeko. DESKARGATU HEMEN
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Aste honi dagokiona, eta azalean Jonan Fernandez. Asteko gaia Pedro Muguruza arkitektoa da, eta Pertsonaia Marina Ruiz. Horiez gain, Unai Brea erredaktoreak Bilboko Bolintxu, Herri Bozak Iparraldean, Gerra Hotza Krimean, eta Larrun gehigarria komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Adjudikazioa egin berri du Nafarroako gobernuak eta horrekin batera hasi da egitasmoaren alde on guztiak saltzen; bertsio kritikoa, aldiz, alboratuta geratu da, Mikel Bujandak kontatu digunez. Horrez gain, atzo Nafarroako Ikasleek egindako greba eta mobilizazioak, eta Bardoak-en saioak (Bertsolariak) komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Espazioan zehar bidaiatu dugu gure azken saioan. Brasil, Australia, Frantzia edo AEB bezalako herrialdeetan izan gara eta pop, rock, soul, jazz, hip hop eta elektronikak bete ditu gure aldizkari sonoroaren orrialdeak. Horretarako Mooqee vs Beatvandals, Kylie Auldist, Hocus Pocus, El Hijo de la Cumbia, Magic Kids, Jamaica, RJD2, Jurassic 5, […]
Lehen orduangitarjolearen kantak entzun ditugu, 60, 70 eta 80ko hamarkadakoak. Bigarrenean, Pedro Elias Igartuak Dr. Deseo, Soken Dantza, Kheran, Hank Lockin eta Delbert Mac Clintonen kantak jarri dizkigu DESKARGATU HEMEN
Udaberriarekin batera, ikasturte honetako bigarren hiruhilekoa bukatzen da euskaltegietan. Amaiera ospatzeko, Gabriel Aresti euskaltegiak “Maskara eta Kapa” jaia antolatu du ostiral honetarako, Liher Barrantesek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Nazioarteko Futbol Txapelketa S. Mamesen jokatuko dutenaren inguruan, ESAITek ekimen berria jarri du martxan. Alderdiekin hitz egin ondoren, mozioak aurkeztuko ditu euskal udal eta instituzioetan, Martxel Toledok kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
EAEko zenbait Kutxak aldaketa asko ezagutu dituzte azken urtoetan. Eta orain, Kutxabank izanik, Kutxek duten gehiengoa saldu behar dute Kutxen ustez. Beste batzuen ustez, ordea, pribatizazio prozesu horrek eragin handiak izango ditu EAEn, Luis Guridik kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Jabi Asurmendik hiru albiste jorratu ditu. Hasteko Azpeitiako sokamuturra app komentatu du. Gero, Facebookek Oculus VR enpresa erosi duela kontatu digu. Eta bukatzeko, txateatzeko Rumr aplikazioa azaldu du Jabik. DESKARGATU HEMEN
Bihar izendatuko dute ofizialki egingo duten Udalbatzan. Horrez gain, Aitziber Ibaibarriagak beste bi gai jorratu ditu: EH Bilduk egingo dituen Jardunaldiak (Hiriaren ingurukoak), eta datorren asteko Udalbatza. DESKARGATU HEMEN
