Aste honi dagokiona, eta azalean Attackeko Jean Marie Harribay. Asteko gaia 35/02 Makroauzia da, eta Erdiko Kaieran “Emakumeak Euskal Herriko Inauterietan”. Termometroan, Unai Brea erredaktoreak beste bi artikulu komentatu ditu: bata Komando Autonomoei buruzkoa, eta bestea “Rajoi gorritu duten emakumeak”. Bukatzeko, “Intsektizideen aurkako desobedientzia” komentatu du Unaik.  DESKARGATU HEMEN

Santutxuarra, Londres-Australia- Bartzelona-Bakio bizitoki azken urteetan, kostaldeko pausaleku lasaia eskertuz orain. Australian urte bete egina Amaiak, hango oroitzapenetan usnaka ibili gara, batek daki-eta inoiz hango paraje ederrak bisitatzeko aukerarik izango ote  dugun! Bere  lanbideak, bere inpresioak, aborijenak, alkohola eta erreserbak,.. Azken urteotan Eskenan (Euskadiko Produkzio Eszenikoen Enpresa Elkartuak) dabil lanean. […]