Greba eguna burutu zuten atzo langile horiek eta Pantzo Irigaraik grebaren nondik norakoak kontatu dizkigu. Horrez gain, Urruñako Autobidearen Ordain lekuetan langileek ordu betez kobratu gabe utzi dute. Bestalde, Parisen Laborari Azoka dugu martxan, eta gaur Pirineo-Atlantikoko eguna da. Eta bukatzeko, Pier Paul Berzaizen datorren udako Pastorala komentatu du Pantzok. […]
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Auzitegi horrek egindako Dokumentua bihar aurkeztuko dute Bilboko Burtsa auzoetxean, Emakundek, Arartekok eta Mugarik Gabe GKEEk antolatuta. Dokumentu horretan, emakumeen aurkako bortizkeriaren zenbait kasu biltzen dira. Joana Etxanok kontatu digunez, emakumeen aurkako bortizkeria egiturazkoa da. DESKARGATU HEMEN
Pasa den ostiralean inauguratu zuten Durangoko Plateruenan, EHNE-Bizkaiak eta Bizilur elkarteak antolatuta. Bertan, panel batzuen bitartez, Elikadura burujabetza zertan datzan azaltzen dute. Erakusketa, martxoaren 19tik aurrera, Arrasate eta Segurara eramango dute, geroago Bizkaira bueltatzeko, Maritxu Arroyok azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
7 Kaleetako etxe hori Ertzaintzak desalojatu zuen pasa den ostegunean. Bilbon, azken 3 urtean, besteak beste, Kukutza, Patakon eta Erribera 13 desalojatu dituzte, eta Azkuna alkatearen bedeinkazio guztiarekin, Josu Larrinagak komentatu duenez. DESKARGATU HEMEN
Bukatu berria dagoenean, Ismael Manterolaren ustez pixka bat itxaron behar da behin betiko kontuak eta balantzea ezagutu arte. Dena den, artearen krisiaren inguruan hausnarketa egin du Ismaelek: duela 10 urte 10 euskal galeria joan ziren Madrilera: aurten, bi baino ez. DESKARGATU HEMEN
2006an ireki behar zuten Barakaldok beharrezkoa zuen eta duen zentro hori. Baina, 2014an gabiltza eta oraindik ez dute ireki, Barakaldoko Udalaren eta Bizkaiko Diputazioaren artean diren ezinikusiak direla kausa, Gotzon Hermosllak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Hilaren 8an izan ziren Bilboko Kafe Antzokian. Horrekin batera, zenbait berri eta agenda ere eskaini dituzte Erlantz Ibargurengoitiak eta Jabi Lauzirikak. DESKARGATU HEMEN
Asteburuan eta azken egunotan izandakoari errepasoa egin ondoren, Mikel Urbeltzek gaurtik aurrera etorriko direnak komentatu ditu: EH Sukarra, Fakeband, Capsula… Datorren astean, besteak beste, hitzaldia, kantak, kontzertuak eta Inauteriak. Informazio gehiago kafeantzokia.com gunean. DESKARGATU HEMEN
Euskara jendea dokumental sorta Catalunyan dabil egun hauetan. Asteazkenean Matarón izan ziren, eta ostegunean Bartzelonako Zinemaldia.Cat zine-jaialdian, Lutxo Egiak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Azken 10 urteotan, argindarraren faktura %70 garestitu digute epainiar estatuan. Luis Guridik, orain arte faktura kalkulatzeko sistema, eta apiriletik aurrera indarrean jarri nahi dutena aztertu ditu. DESKARGATU HEMEN
