Gaur, Pantzo Irigaraik gai horrekin hasi du Iparraldeko kronika. Gero, Baionako Bake Foroa, eta Didier Lafitte izan ditu mintzagai. Bukatzeko, Pantzok hilaren amaieran izango diren Herriko (udal) Hauteskundeak komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Martxoari dagokiona eta azalean Josebe iturrioz feminista. Horrez gain, Bergarako Kafekonpon, Urruñako Martxuka denda, Bilboko Erribera 13, eta Esako Lasaitasuna urbanizazioa bisitatu ditu zenbaki honek, Eñaut Mitxelenak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaurko saioan musika nagusi izan dugu, saioa Napoka Iriako Mirenekin hasi dugu, udazkenean plazaratutako ‘Arnasten ikasteko berriz’ lana entzun eta ezgutu dugu. Ondoren Jon Basagurenekin Izaki Gardenak taldearen ‘Amaieratik hasi’ lanaz berba egin dugu. Kantuak entzun eta talderen ibilbide eta norabidea ezagutu dugu. DESKARGATU HEMEN
Gaur Global Forum Spain egin dute Bilbon, munduko hainbat agintari politiko zein ekonomiko buru zirela: horren aurkako mobilizazioen berri ere jaso dugu Iñaki Barcena, Ane Zabala eta jabi Lauzurikari egindako elkarrizketetan. DESKARGATU HEMEN
Otsailean izandakoari errepasoa egin ondoren, Jabi Blazquezek martxo honetan Bilboko Hikaateneon izango dutenaren berri eman digu. DESKARGATU HEMEN
Barakaldon ere Inauterietan dabiltza, eta asteburuan festa eta aldarrikapena uztartu dira. Besteak beste, hainbat lagunek Oiolako urtegitik edaten duten ur kutsatua salatu dute, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Aipatu Batzordeak gaur jakinaraziko ditu bere ondorioak, eta horrek jakinmina sortu du Nafarroan (eta Espainian). Horrez gain, Mikel Bujandak mugimendu sozialen mobilizazioak, eta Inauteriak komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Bakeliteren ‘Azeriak’ diskoarekin hasi dugu Gaueko Piztiak saioa. Rock gordina proposatzen duen bikoteak lan paregabea argitaratu du. Erresuma Batuko Toy talde gazteak psikodelia eta post punk doinuak ekarri dizkigu. St Vincenten azkeneko estudioko lanean bidai digitala egin dugu. Bombay Bicycle Club-ekin aktualitatera salto egin dugu eta Pional, John Talabot eta […]
Igor Arzauaga etorri da Bilbo Hiria Irratira bere azken lanaz berba egiteko, Gaztelupeko Hotsak zigilupean atera duena. Oso elkarrizketa interesgarria! DESKARGATU HEMEN
Alabak amari ea “potota” ukitzen duen galdetzen badio, zer erantzun behar zaio, nola? Gurasoek, paper nagusia jokatzen dute Sexu hezkuntzan, umea jaiotzen denetik, Igor Erauzkinek azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
