Greba Orokorra, Udalbatza, Aste Nagusiko kontzertuak, Metroaren 3. linea eta Azken ostirala izan dira Aitziber Ibaibarriaga Bilduko Bilboko zinegotziak jorratu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
“Ez obeditzearen artea” Jardunaldiak, “Euskaraz bizi nahi dut” eguna Amurrion, Zaharraz Harro-ko kide bat Auzitegi Nazionalean, eta Agenda izan dira Hala Bedi Irratiko Jon Sanchez esatariak jorratu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Bilbo Zaharra euskaltegiko Josu Muniozguren zuzendariaren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Bilbo Hiria Irratiak bat egiten du Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak eta hainbat gizarte-eragilek konbokatu duten Greba Orokorrarekin. Beraz bihar, maitzak 30, Grebari buruzko informazioa baino ez dugu eskainiko zuzenean. Goizeko 10:00etan hasita, grebaren inguruko albisteak, kaleko berri-emaleekin konexioak, hainbat gonbidaturekin elkarrizketak eta komunikabideetan zein sare sozialetan aipatzen direnen jarraipena […]
2027an jarri nahi zuten indarrean, baina Europar Batasunak hala eskatuta, datorren urtean jarriko dute. Luis Guridik azaldu digunez, lan gehiago egin behar dugu (urte gehiago) eta formula konplexu baten bitartez gutxiago kobratuko dugu jubilazioa hartu ondoren. DESKARGATU HEMEN
Pasa den larunbatean egin zuten Lazkaon. Horretaz, Leire Saituak hainbat “argazki” txiki erakutsi dizkigu, Batzarraren hainbat momentu esanguratsu azaltzeko. DESKARGATU HEMEN
Duela sei urte bildu ziren lehenaldikotz, hemengo nekazaritza ekologikoa sustatzeko eta garatzeko. Iaz, Berriozarren egin zituzten 4. Topaketak, eta ekainaren 14an Agurainen egingo dituzte, Roman Bangoak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Euskal sindikalismotik pixka bat aldenduta, Xabier Aierdi soziologoaren hitzak jaso ditugu. DESKARGATU HEMEN
Datorren ostegunerako, maiatzaren 30erako Hego Euskal Herriko hainbat sindikatu eta gizarte eragilek deituta. Oraingo honetan, ELA sindikatuko Patxi Agirrezabala Komunikazio arduraduna izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Datorren asteburuan, 5.ez, Larrabetzun egingo dute euskarazko literaturaren erakusleiho hori. Aurten, aurrekontua murriztuta, literatura, musika, antzerkia eta gehiago izango dira Larrabetzun, Patxi Gaztelumendik kontatu digunez. Info gehiago literaturia.org gunean. DESKARGATU HEMEN
